Albisteak
Atzealdea
Bibliotekak egile-erregistroa normalizatzeko eta bateratzeko informazio-saioak eskaintzen ditu, Web of Science (Publons), Scopus, ORCiD eta Google Scholarren
Goi Eskola Politeknikoan
Bibliotekak egile-erregistroa normalizatzeko eta bateratzeko informazio-saioak eskaintzen ditu, Web of Science (Publons), Scopus, ORCiD eta Google Scholarren
2021·04·16
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileei aurkezten diren akreditazioetarako datuen kontsulta errazteko helburuarekin, Bibliotekak egile-erregistroa normalizatzeko eta bateratzeko informazio-saioak eskaintzen ditu, Web of Science (Publons), Scopus, ORCiD eta Google Scholarren.
Erregistroak bateratzean, ikertzaile bakoitzaren ekoizpen zientifiko guztia egile-erregistro bakar batean agertuko da tresna bakoitzean, eta horrek lagunduko die ikertzaileei autonomia handiagoa izaten beraien ekoizpen zientifikoaren kontrolean eta, era berean, modu erraz eta fidagarrian jakiten plataformetan duten H indizea.
Honako saio hauek prestatu dira:
Apirilak 16, ostirala: | 09.30-11.30 |
Apirilak 19, astelehena: | 14.30-16.30 |
Apirilak 21, asteazkena: | 09.30-11.30 |
Informazioa gehiago behar baduzu jarri harremanetan Bibliotekarekin ondorengo helbidean: biblioteka.mgep@mondragon.edu