Albisteak

Atzealdea

Hezkuntza Graduetako ikasleen ekimenez, ipuin kontaketa saioak egin dira Eskoriatzako Bibliotekan

Murmurikan. Haur eta gazte literatur taldea

Hezkuntza Graduetako ikasleen ekimenez, ipuin kontaketa saioak egin dira Eskoriatzako Bibliotekan

Arizmendi Ikastolako eta Luis Ezeiza ikastetxeetako ikasleak bisitan izan ziren maiatzaren 2tik 5era eta ipuin kontaketa saio desberdinetan parte hartu dute.

2023·05·09

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Bibliotekan, Eskoriatzan, bisita ugari jaso ziren pasa den astean.

Euskaraldian Hezkuntza Graduetako ikasleek ekintza desberdinak proposatu eta garatu zituzten eta, horietako bat, ipuin kontaketaren ingurukoa izan zen. Hortik abiatuta, talde bat eratu zuten, Murmurikan Haur eta Gazte Literatur Taldea eta ekintza ugari antolatu dituzte maiatzaren 2tik 5era Bibliotekan bertan, herriko ikastetxeetako haurrak gonbidatuz.

Arizmendi ikastola eta Luiz Ezeiza ikastxeetako haurrek ipuin kontaketa saio desberdinez gozatzeko aukera izan dute eta, ondoren, marrazkiak egiten aritu dira. Marrazki horietako bat, Haur Liburu Mintegiak argitaratzen duen hurrengo Haur eta gazte literatura irakur gidarako portada izango da.

Janire Bassecourt 2. mailako Lehen Hezkuntza Graduko ikasleak ematen du ekimemaren berri honako bideoan: