Albisteak

Atzealdea

Mendeleyk alde batera utzi du ikerketa sareen eremua, eta erreferentzia bibliografikoak, ikerketa-datuak eta aipamenak antolatzeko tresna gisa indarra hartu du

ALDAKETAK MENDELEYn

Mendeleyk alde batera utzi du ikerketa sareen eremua, eta erreferentzia bibliografikoak, ikerketa-datuak eta aipamenak antolatzeko tresna gisa indarra hartu du

Aldaketa horrek kudeaketa bibliografikoaren arloan Mendeley bultzatzen du, bilketa, antolaketa, irakurketa, ohar eta aipamen lanak erraztuz

2020·11·25

$titulo.getData()


Mendeleyk honako funtzionalitate hauek kenduko ditu 2020ko abendutik aurrera:

  • Mendeley Public Groups
    • Talde pribatuak erabilgarri egongo dira Mendeley Reference Manager eta Mendeley Desktop-en bidez.
    • Mendeley.com/community/{zure-talde-pulikoaren-izena} webgunean talde publikoen orrialde guztiak ezabatu egingo dira, invite-only taldeak barne.
    • Mendeley Taldeen bilaketa ezabatu egingo da.

Zure taldeko dokumentu publikoaren metadatuak esportatu ditzakezu, honako hauen bidez:

  • Mendeley Desktop-en eta Mendeley Reference Managerren esportazio-funtzionaltasuna. Ikusi hemen xehetasun gehiagorako.
  • Zure komunitatea birsortuz, talde pribatuak erabiliz eta zure talde publikoetako dokumentuen metadatuak talde pribatu berrietara mugituz.
  • Mendeley Profile
    • Mendeley Profile en mendeley.com/profiles/{zure izena} orrialdeak ezabatu egingo dira.
    • Mendeley People bilaketa ezabatu egingo da.
    • Zure ikerketaren eragina zehazten duten mezu elektronikoak ezabatu egingo dira.

Mendeley Feed, Mendeley Funding eta Mendeley Suggest ere desagertuko dira.

Aldaketa horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu orri hau.

Zure profileko datuak arrazoizko denbora-tarte batean formatu irakurgarri batean deskargatzeko aukera emango dizun funtzionaltasuna gaituko da.

Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Mendeley Reference Manager. Instalazio lokala du, eta denbora errealeko sinkronizazioa du instalazio lokaleko eta hodeiko dokumentuen artean.
  • Mendeley Desktop, Mendeleyren Edizio Instituzionalaren erabiltzaileek tresnarekin aurrera egiteko aukera dute momentuz. (Gogoratu Mondragon Unibertsitatean edizio instituzional hau dugula).
  • Mendeley Cite, MS Word plug-in delakoa ordezten duena: Microsoft Word-erako hedadura autonomoa da, Office 365 nabigatzailean erabil daitekeena, eta iPad-erako word-ean Mendeley Desktop aplikaziorik gabe.
  • Mendeley Web Importer: Mendeleyren sarbide irekiko esteken katalogoa baliatzen du, baita GetFTR bezalako tresnak ere, testu osoetarako sarbidea maximizatzen laguntzeko eta ikertzaileei beren liburutegietara testuak inportatzerakoan denbora aurrezteko.
  • Mendeley Data-k 25 milioi datu-multzo baino gehiagotara zabaldu du bere estaldura, 2.000 datu-gordailu baino gehiagotara, eta ikertzaileen datuak eskuragarriagoak eta aipatzeko errazagoak izatea eragin du.

 
Irakurri ezazu Mendeleyren blogaren post-a hemen.