Albisteak
Mondragon Unibertsitatearen Biblioteka 2018ko XVII Rebiun Workshop tailerrean
Mondragon Unibertsitatearen Biblioteka 2018ko XVII Rebiun Workshop tailerrean
Mondragon Unibertsitatearen Bibliotekak XVII. Rebiun Workshop tailerrean parte hartu du urriaren 25 eta 26an Pablo de Olavide Unibertsitatean
Aurtengo edizioan, "Teknologiak konektatu, edukiak lotu, zerbitzuak berritu" lelopean, unibertsitateetako biblioteketan garatzen ari diren proiektu digitalak aztertu dituzte partehartzaileek.
Estatuko hainbat biblioteka unibertsitariotan teknologia berrien erabilerarekin eta aplikazioarekin izandako esperientziak aurkeztu dituzte jardunaldietan.
Tailer hauetan, batik bat, biblioteketan berrikuntza teknologikoak nola garatu diren eta martxan nola jarri diren landu dute, bi alderdi hauei erreparatuz: alde batetik, datuen eta edukien integrazioa eta berrerabilpena; beste aldetik, zerbitzu digitalak ematea.