Albisteak

Atzealdea

Probako sarbidea: Access Engineering ataria

PROBAKO SARBIDEA

Probako sarbidea: Access Engineering ataria

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak probako sarbidea eskainiko du Access Engineering atarirako

2019·10·14

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak probako sarbidea eskainiko du Access Engineering atarirako, ingeniaritza arloko profesional, ikasle zein irakasleentzako erreferentziazko tresna.

Azaroaren 8ra arte izango duzu ataria proba moduan erabiltzeko aukera.

 
Access Engineering bitartez nazioarteko mailan ezagunena den eta gehien erabiltzen den ingeniaritza arloko erreferentziazko bildumara sarbidea izango duzu. 

Baliabide honekin, besteak beste, aukera hauek dituzu:

  • Ingenieritza arloko eskuliburu ezagunen azken edizioak aurkitu (adibidez:  Perry’s Chemical Engineers’ Handbook edo Marks’ Standard o Handbook for Mechanical Engineers) eta beste hainbat erreferentzia espezializatu bilatu
  • Testu liburuetara sartu
  • DataVis tresna erabili: materialen propietateen irakaskuntzarako balio duena
  • Deskargatu daitezkeen Excel kalkulu-orriekin ekuazio konplexuak ebatzi
  • Irakasleek sortutako bideoak ikusi
  • Grafiko interaktibo eta deskargatu daitezkeen taulekin datuak analizatu
  • Pertsonalizaziorako tresnekin, proiektuak antolatu