Albisteak

Atzealdea

Ingenieritza arloko erreferentziazko atarira sarbidea: Access Engineering

ACCESS ENGINEERING

Ingenieritza arloko erreferentziazko atarira sarbidea: Access Engineering

Bibliotekak unibertsitateko komunitatearen eskura jartzen du Access Engineering ataria. Haren bitartez, liburuak, eskuliburuak, bideoak, tutorialak, kalkulu-orriak eta datuak eskuratu ahal izango dituzu

2020·01·28

$titulo.getData()


Bibliotekak unibertsitateko komunitatearen eskura jartzen du Access Engineering ataria. Haren bitartez, liburuak, eskuliburuak, bideoak, tutorialak, kalkulu-orriak eta datuak eskuratu ahal izango dituzu.

 

Access Engineering baliabideak ondorengoa eskaintzen dizu:

Ingeniaritza arloko testu liburu edo eskuliburu ezagunen azken edizioak zein beste hainbat erreferentzia espezializatuetarako sarbidea.

DataVis tresnarako sarbidea: materialen propietateen irakaskuntzarako balio duen tresna.

Excel kalkulu-orriekin ekuazio konplexuen ebazpena.

Irakasleek sortutako bideoak ikusteko aukera.

Datuak aztertzeko aukera, grafiko interaktibo eta deskargatu daitezkeen taulekin.

Proiektuak antolatzeko aukera, pertsonalizaziorako tresnekin.