Albisteak

Atzera

Baliabide berrirako probako sarbidea: Access Engineering ataria

PROBAKO SARBIDEA

Baliabide berrirako probako sarbidea: Access Engineering ataria

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak probako sarbidea eskainiko du Access Engineering atarirako

2018·11·22

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak probako sarbidea eskainiko du Access Engineering atarirako, ingeniaritza arloko profesional, ikasle zein irakasleentzako erreferentziazko tresna.

Abenduaren 17ra arte izango duzu ataria proba moduan erabiltzeko aukera.

 
Access Engineering bitartez nazioarteko mailan ezagunena den eta gehien erabiltzen den ingeniaritza arloko erreferentziazko bildumara sarbidea izango duzu. Tresna interaktiboak ere baditu, besteak beste, bideo irakasgarriak, tutorialak, kalkuluak, taulak, grafikak, etab.

Beste baliabideen artean Access Engineering-ek eskaintzen dizu:

  • Ingeniaritza arlo guztietako 700 manual baino gehiago
  • Materialen propietateen irakaskuntzarako balio duen Datavis izeneko datu-basea.
  • 690 bideo irakasgarri baino gehiago
  • 3.900 grafiko interaktino eta taula deskargatzeko modukoak
  • Ingeniaritzari buruzko berrien zerbitzua mundu mailan

Horretaz gain, erabiltzaile gisa informazioa zure neurrira egokitzeko tresnak ere eskaintzen dizkizu.

Gainera, atarian zenbait bilaketa mota dituzu, besteak beste: 

  • Liburuak, mapa kurrikularrak edota tresnak gaiaren arabera bilatzea (mekanika, bio-ingeniaritza, materialak, kimika, elektronika, etab.) 
  • Erreferentziazko izenburuen zerrenda alfabetikoki kontsultatzea.