Albisteak

Atzera

Baliabide berrirako probako sarbidea: Academic Video Online ataria

PROBAKO SARBIDEA

Baliabide berrirako probako sarbidea: Academic Video Online ataria

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak probako sarbidea eskainiko du Academic Video Online atarirako

2018·11·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak probako sarbidea eskainiko du tresna berri baterako: Academic Video Online ataria, diziplina anitzeko bideoen datu-basea. Abenduaren 13ra arte izango duzu ataria proba moduan erabiltzeko aukera, soilik Mondragon Unibertsitateko kanpusetatik konektatzen bazara.

AVON ikus-entzunezko formatuan dauden 62.000 eduki akademiko baino gehiago eskaintzen dituen atari multimedia da. Bertan, zientzia eta giza zientziak arloko ikus-entzunezko materialak aurki ditzakezu. Biltzen dituen materien artean daude, besteak beste, ingeniaritza, ekonomia eta enpresa, osasuna, arte eta diseinua, gastronomia, hezkuntza, psikologia, ikus-entzunezko komunikazioa, historia, eta ingurumena.

Gainera, atariak bilaketa-tresna dauka, zenbait aukerekin: bilaketa sinplea, aurreratua edo materiaren araberakoa. Hiru aukera horietaz balia zaitezke nahi duzun arloaren inguruko materiala bilatzeko.