Albisteak

Atzealdea

Mendeley bertsio instituzionalerako sarbidea

KUDEATZAILE BIBLIOGRAFIKOA

Mendeley bertsio instituzionalerako sarbidea

Bibliotekak unibertsitate-komunitate osoaren esku jartzen du Mendeley kudeatzaile bibliografikoaren bertsio instituzionala

2018·07·12

$titulo.getData()


Mendeley-ren bertsio insituzionalak ordezkatuko du bibliografia kudeatzaile instituzional gisa RefWorks, zein 2018ko urriaren 31tik aurrera ez den ibiliko.

Bibliotekak unibertsitate-komunitateari lagunduko dio Mendeley instituzionalera migratzen orain arte RefWorks edo Endnotekin kudeatutako erreferentziak eta dokumentuak, eta hainbat prestakuntza saio antolatuko ditu.

Mendeley kudeatzaile bibliografiko bat da, eta erreferentzia bibliografiakoak zein ikerketa dokumentuak kudeatzeko aukera ematen du. Horretaz gain, sare kolaboratibo gisa ere funzionatzen du, bertan erreferentzia edo dokumentu interesgarrri berriak topatu daitezke, eta tresna darabilten beste erabiltzaile batzuekin elkarlanean jardun online.

Mondragon Unibertsitatearen bertsio instituzionalera sarbideak Mendeley-ren doako bertsioarekin alderatuta ondoko hobekuntzak eskaintzen ditu:

  • Norbanako biltegiratzea: 100 GB (2 GB beharrean)
  • Partekatutako biltegiratzea: 100 GB (100 MB beharrean)
  • Talde pribatu kopurua: mugagabea
  • Talde pribatuen tamaña: 100 kide (25 beharrean)

Oraindik erabiltzaile ez baldin bazara, sortu ezazu zure kontu pertsonala Mendeley-n, eta gero atxiki zaitez Mondragon Unibertsitatearen talde instituzionalera.

Lehendik Mendeley-ren erabiltzaile baldin bazara, Mondragon Unibertsitatearen talde instituzionalera atxikitzea besterik ez duzu behar bertsio instituzionalaren onurei probetxu ateratzeko.