Zotero

Zotero Softwarea

Erreferentzi bibliografikoen kudeaketarako software libreko programa bat da. Bi modutan funtzionatzen du:

  • Firefox nabigatzailearen luzapen gisa. Firefox doako tresna da eta nabigatzailean instalatzen da.
  • Zure PCn deskargatu dezakezun programa bat moduan.

Bertsio biek uzten dizute erreferentzia bibliografikoak biltzen, administratzen eta aipatzen.

Zotero programak nabigatzen ari zaren bitartean kontsultatzen dituzun informazio iturriak detektatzen ditu automatikoki (bai liburuak, bai artikuluak, bai datu baseak, bai Google Scholarreko, Youtubeko eta beste leku batzuetako beste baliabide batzuk ere), eta kontsultatutakoaren erreferentzia bibliografikoa gordetzen uzten dizu.

Zoterok bibliografiak sortzen uzten dizu, rtf eta html formatuetako fitxategietan.

Aipamenak eta bibliografia zuzenean sartu ditzakezu zure testu editorean, eskaintzen dizkizugun bi luzapenetako bat deskargatuta: Microsoft Worderako luzapena eta Open Officerako luzapena.

Behar baduzu zure bilduma bibliografikoa beste tresna batzuetara esportatu dezakezu, hala nola EndNotera edo Refworksera. Gainera, informazioa partekatzeko aukera ematen dizu, bai modu publikoan bai pribatuan, taldeen bitartez, sare sozial baten antzera.

Zotero deskargatzeko

Zotero deskargatzeko, sartu Deskarga gunean

Zotero Firefox nabigatzailearen luzapen gisa instalatzen duzunean, funtzionaltasuna ikusgai edukiko duzu nabigatzailetik bertatik.

Zotero zure PCn deskargatzen duzunean, instalatuta ikusiko duzu, beste programa bat balitz moduan.

Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Fakultateko Bibliotekarekin.