Praktikak eta master bukaerako lana

Titulazio ofiziala

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF KATALOGOA

Titulua lortzeko beharrezkoa den eskakizuna

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 600€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

Egindako master amaierako lanen adibideak:

  • Europako trenetako gidari-mahai estandar bat garatzea - CAF
  • Produktuaren diseinuaren bidez marka indartzea - Orona
  • Bauma 2013 azokan erabiltzailearen esperientzia diseinatzea - ULMA Eraikuntza
  • Empathic design metodologien aplikazio praktikoa - A Piece of Pie
  • Garraiorako ibilgailuen diseinu eta garapena - LSK Diara
     

Testigantzak

Ibai Lazkano Iturbe

MBL: "Marketin estrategikoaren eredua definitzea" // ULMA Construction (Oñati, Gipuzkoa)

"El"ULMA Construction enpresan garatutako Master Bukaerako Lanak, enkofratu, sistema igokari, eskora eta aldamioetan era guztietako soluzioak eskaintzen dituen enpresan alegia, Masterrak iraun duen bitartean bereganatu ditudan jakintzak praktikan jartzeko aukera eman dit. Helburua, zeina kooperatibaren plan estrategikoaren barnean kokatzen den, lehiakortasuna hobetzeko informazio sakondua ahalik eta azkarren biltzea asmo duen prozesu bat definitzea izan da. Bukatzeko, gustoko dudan arlo batetan sakontzeko balio izan didan proiektu bat izan dela azpimarratu nahiko nuke, diziplina desberdinetako profesionalekin harremanetan egoteko aukera eman didana."

 

Maria Azpeitia Aguirre

 ERASMUS PRAKTIKAK: "Work placement - Service design"   // Livework Studion (London, UK)

""Livework zerbitzu diseinuan aitzindaria da. Sektore ezberdineko enpresekin lan egiten du hauen erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, eta hortaz, beren negozioa. Livework-en, bezero eta erabiltzaile ezberdinekin lan egiteko aukera izan dut, adibidez, telefonia enpresa, banku eta ospitaleekin batera aritu gara, eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetuko dituzten estrategiak definitzeko. Horretarako, masterrean ikasitako erremintak eta teknikak erabili ditugu. Praktika hauetan, zentzuzko eta balio gehituko proposamenak diseinatzeko, komunikazioaren garrantziaz konturatu naiz, bai proiektuetako lan taldean zein bezeroekin elkarlanean."

 

Unibertsitatea baino gehiago gara