Praktikak eta Master bukaerako lanak

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Orona Ideo

Plazak

105 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Titulua lortzeko beharrezkoa den eskakizuna

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 650€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

 

Testigantzak

Mikel Iribecampos Juaristi

"Ingeniaritza Biomedikoa ikasi nuen, baina mekanika da gustatzen zaidana, eta horregatik, Industria Ingeniaritza masterra egitea erabaki nuen. Graduan nengoela enpresa baten egin nituen praktikak, eta orain masterra ikastearekin batera bertan lan egiten jarraitzen dut, kasu honetan ikerkuntza arloan. Gustura nabil ikerketako gaietan eta tesia egiteko aukera zegoela ikusirik, masterrean ikerketa ibilbidea egitea erabaki dut. Hemendik 3 urte barru tesia amaitzen aritzea espero dut…"

 

Iraitz Arrospide Garro

ERASMUS PRAKTIKAK: "Aerospace Metals Machinability" // AMRC with Boeing (Sheffield, UK)

“AMRC Erresuma Batuko ikerketa zentro garrantzitsuenetariko bat da; zerbitzua ematen die mundu mailan liderrak diren enpresei. Nire proiektuaren helburu nagusia izan da metalezko materialak makina bidez prozesatu ahal diren aztertzeko prozedura baten diseinua egitea. Duda barik esperientzia ahaztezina izan da. Izan ere, proiektua bukatu eta gero Sheffield-en jarraitzen dut eta tesia egitera animatu naiz".

Sergio Cadierno Solachi

"Karga eta begibarneko leiarreko fabrikazio-sistemaren deskarga robotizatzea" // A.J.L. OPHTHALMIC S.A. (Miñano, Araba)


“Master Buekaerako Lana AJL-en egiteak aukera eman dit goranzko bidean doan, teknologikoki aurreratua den eta teknikako abangoardian dagoen sektore baten errealitatea ezagutzeko. Atsegina da  jakitea zure ahaleginak, diziplina desberdinetan eratutako beste pertsona batzuenarekin batera (biologoak, ingeniariak, medikuak, fisikariak, eta abar), ikusmen-arazoak ditutzen pertsonen hobekuntzan eragiteko helburua duela, esaterako begi-lausoak dituztenetan.”

Unibertsitatea baino gehiago gara