Sarrera eta onarpena

Masterra

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean

Iraupena

60 ECTS

2 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

25

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Online

PDF Catálogo

Sarrera eta onarpena

Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa Unibertsitate Masterra egin ahal izateko, ikasleek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Masterreko ikasketa ofizialak egin ahal izateko unibertsitate-titulu ofizial espainiarra izan beharko da edo bestela Goi Hezkuntzako Espazio Europearren barnean dagoen Estatu batean Goi Mailako erakunde batek emandakoa ere balioko du. Azken honetan, titulu berean, garbi adierazi beharko da Masterrean sartzeko ahalmena dagoela.
  • Era berean, Goi Hezkuntzako Espazio Europarren sistema hezitzaileetatik kanpo dauden tituludunak, Master hau egin ahal izateko erakutsi beharko dute euren tituluak hemengoen parekoak direla. Baldintza hau Unibertsitateak konprobatuko du eta homologazioa ez da beharrezkoa izango. Titulua ematen duen herrian baliogarri izango da bertan graduondoko ikasketak egin ahal izateko. Bide honetatik Masterrean sartzeak ez du suposatuko, inola ere, interesatuaren aurreko tituluaren homologazioa. Bakarrik balio du masterreko ikasketak egiteko.

Lehentasuna izango dute Master hau egiteko hurrengo titulazioen egresatuek:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Ekonomikoak
  • Enpresarenak
  • Soziologia
  • Zuzenbidea
  • Psikologia (Giza eta Antolakuntza espezialitatea)
  • Antolaketa-Ingeniariak
  • Humanitateak (Enpresa Espezialitatea)

Gainontzeko hautagaientzat, ez badira betetzen plazak aurrean aipatutako profilekin, Gizarte Ekonomia edota Enpresa Kooperatiboetan lan esperientzia izatea baloratuko da.

Ikasleen onarpena Masterreko Koordinazio Taldaren eskuetan dago. Ikasleak onartzeko hurrengo baldintzak hartuko dira kontuan:

  1. Onarpena lortu nahi duen pertsonaren espediente akademikoa; kontuan hartuko da batezbestekoa.
  2. Curriculum Vitae eta Masterrean sartzeko eskaera gutuna. Hemen masterreko edukien aurreko esperientziak eta formakuntza hau zergaitik egin nahi duten arrazioak agertu beharko dira.
  3. Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online).
  4. Ingeleseko titulu ofiziala (B2-First certifícate) edo horren ezean, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duen proba.

Sarrera berriko plaza kopurua

  • Presentziala: 20
  • Online: 15

Unibertsitatea baino gehiago gara