Ostatua eta garraioa

Masterra

Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa

Iraupena

60 ECTS

2 urte

Campusa

Eskoriatza eta Oñati

Plazak

15

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Online

PDF Catálogo

Ostatua

Pedro Biteri y Arana

Pedro Biteri y Arana Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

  • Izena emateko epea: 2018-12-02tik 2019-06-13ra.

*Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

Garraioa

Campusetara hurbiltzeko, garraio publiko sare ona dago denon eskura. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Garraio publikoaren ordutegiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara