Instalazioak eta baliabideak

Masterra

Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa

Iraupena

60 ECTS

2 urte

Campusa

Eskoriatza eta Oñati

Plazak

15

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Online

PDF Catálogo

Instalazioak eta baliabideak

ESKORIATZAKO CAMPUSA

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako (Gipuzkoa) campusean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dira. Baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala eta beste zenbait Aditu Titulu eta ikastaro ere.

Eskoriatzako campusak bi eraikin ditu: Irakasle Eskola bezala 1976an inauguratu zena (Dorleta eraikina), eta ondoko San Viator eraikin historikoa (XVII. mendekoa), Gizabidea Fundazioak 1999ean erosi zuena (eraikin nagusia).

ARETXABALETAKO CAMPUSA

2013. urtean inauguratu zen, Aretxabaletan (Gipuzkoa).  Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak ematen dira, eta beste zenbait Aditu Titulu eta ikastaro ere. Instalazio guztiak ikasketa guztiz praktikoak izateko egokituta daude.

Eraikinak baditu hiru solairu eta 2.700 metro koadro erabilgarri. Beheko solairuan, honako atal hauek daude: atondoa eta ikasleentzako zerbitzu orokorrak; areto nagusia, hainbat ekitaldi eta talde-lanetarako erabiltzen dena; platoa, croma sistemaz jantzita dagoena eta hainbat eginkizunetarako balio duena, hala nola aktore-zuzendaritzarako. Eta, azkenik, wifiz hornitutako ikasketa-gela handi bat ere badago solairu horretan.

Lehen solairuan, 40 ordenagailuz hornitutako “infogela” handi bat, ikasgela handi bat, tamaina ertaineko beste hiru ikasgela eta hiru ikasgela txiki egokitu dira. Bigarren eta azken solairuan, komunikazio-berrikuntzako laborategia, irakasle-gela, irrati-estudioa, multimedia-tailerra, animazio-gela eta zortzi edizio-gela daude.

Unibertsitatea baino gehiago gara