Praktikak eta master bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Pres.: 1 urte

Online: 1,5 - 3 urte

Campusa

Donostialdea

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Online

PDF Katalogoa

Titulua lortzeko beharrezkoa den eskakizuna

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, bigarren seihileko arratsalde guztietan (4ordu/egunean) eta horregatik, ikasleek hilean 300€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.(Orain arte, eskatu duten ikasle guztiak lortu dute beka hau)

 

Jarraian pasa den ikasturtean egin ziren proiektu batzuen adibideak aipatzen dira:

  • Logistika Integraleko sistemaren hedapen multilokala - FAGOR ARRASATE
  • Lean Manufacturing-eko Industria Plan Berriaren inplementazioa - TALLERES DE ESCORIAZA, S.A.
  • Produktua modu eraginkor batean sortzera bideratutako antolaketa ereduen ikerketa - LAINTEC A.I.E
     

Testigantzak

Yerai Beitia

"Actualización de la ISO 9001:2000 a la ISO 9001:2008" // UTIMESA (Vitoria-Gasteiz, Álava)

"UTIMESA enpresan egindako Master Amaierako Lanak konpetentziak garatzeko eta Masterrean zehar landutako ezagutzak garatzeko aukera eman dit, eta inguru erreal batean aplikatuz. Tituluan zehar landutako gaiak hala nola produkzio gestioa, kalitate gestioa, enpresa berrikuntza, enpresa proiektuen gestioa eta hornitzaileekin eta bezeroekin tratu eta negoziazioa lan munduan egiaztatu ahal izan ditut. Horretarako masterreko ikasturtean zehar hartutako erremintak oso erabilgarriak izan dira Zalantzarik gabe esperientzia apartekoa eta atsegingarria bai niretzat, baita enpresarentzat ere, eta proiektua amaitu ostean orain Utimesan jarraitzen dut lanean gestio sistemen arduradun modura."

Unibertsitatea baino gehiago gara