Praktikak eta master bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Unibertsitate Masterra Energia eta Potentzia Elektronikan

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Titulua lortzeko beharrezkoa den eskakizuna

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Master Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Master Bukaerako zein Gradu Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Master Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 600€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

Testimonios

testimonio-ander-aitor

Eneko Arbide Mimenza

"Kondentsadoreen proben bankada egitea"// Ingeteam (Zamudio, Bizkaia).

“Ingeteam bere dibisioetan hainbat sektoretarako potentziako bihurgailuak garatzen dituen enpresa bat da (Eolikoa, Itsasoa, Industria, etab.). Nire proiektua diseinuan espezializatuta dagoen Power Stacks dibisioan egin zen. Proiektuaren helburu nagusia probetarako banku bat diseinatzea izan zen, potentziako kondentsadoreak karakterizatu eta hainbat aplikaziotarako balioztatzeko, diseinu sendoagoa eta optimizatuagoa lortzeko. Esperientzia oso atsegina izan da, masterrean ikasitako hainbat alderditan sakontzeaz gain, orain arte ezagutzen ez nituen beste batzuetan ere sakondu dudalako. Gainera, lan arloan bideari ekiteko aukera ere eman dit, Ingeteamen bertan”.

 

testimonio-eider-goni

Sergio Zarate Barriga

"Igogailuaren eragintzaren akatsen diagnostikoa"// MUn Oronarentzat.

“Orona igogailuen garapenean diharduen enpresa handi bat da. Nire master amaierako lana igogailuaren eragintzan akatsak detektatzeko algoritmo bat egitea izan da. Esperientzia oso aberasgarria izan da, makina elektrikoei buruzko gai berriak ikasteko eta horiek igogailuetan duten aplikazioari buruzko ikuspegi zabalagoa izateko aukera eman baitit. Berez, hainbeste motibatu nau, doktore tesia makinen kontrolaren gaiari buruz egingo dut, Oronarekin lankidetzan”.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara