Sarrera eta onarpena

Titulazio ofiziala

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Leku kopurua

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 30 da.

 

Sarbidea

a) Informatikaren arloko Gradu, Master, Ingeniaritza eta Lizentziatura tituluak dituzten ikasleak zuzenean sartuko dira.

b) Jarraian adieraziko ditugun ikasketen tituluak dituztenek aurrerago zehaztuko ditugun konpetentziak izan badituztela egiaztatu beharko dute:

Sarrera ikasketak

  • Ingeniaritzak eta arkitektura: telekomunikazio ingeniaritzako gradua, telematikako gradua, elektronikako gradua, mekatronikako gradua, biomedikuntzako gradua eta matematikako graduak, edo baliokideak.
  • Zientziak: estatistikako gradua, matematikako gradua eta fisikako gradua, edo baliokideak.
  • Gizarte zientziak eta zientzia juridikoak: enpresa administrazio eta zuzendaritzako gradua, negozio analisietako gradua, analisi ekonomikoko gradua, enpresa zientzietako gradua, ekonomiako gradua eta estatistikako gradua, edo baliokideak.

Egiaztatu beharreko konpetentziak

  • 1. Konpetentzia: Badaki zerbitzuei begira dagoen arkitekturan aplikazioak diseinatzen eta inplementatzen.
  • 2. Konpetentzia: Finkatutako baldintzei erantzuteko software aplikazioak diseinatu, garatu eta mantentzea, programazio paradigma eta lengoaia egokienak aukeratuz.
  • 3. Konpetentzia: Badaki datu base bat diseinatzen eta inplementatzen, eta datu baseari erabilera eraginkorra emango dioten aplikazioak prestatzen.
  • 4. Konpetentzia: Badaki sare azpiegitura batean zerbitzari fisiko zein birtualak instalatu, administratu eta kudeatzen.
  • 5. Konpetentzia: Badaki GNU/Linux sistema eragilea, bai eta sistema eragile horretako zerbitzuak ere, instalatu, administratu eta kudeatzen.
  • 6. Konpetentzia: Badaki ordenagailu sare bat fisikoki zein birtualki instalatu, administratu eta kudeatzen.
  • 7. Konpetentzia: Estatistika arrazonamenduaren oinarrizko zimenduak ezagutzea, ikasketen diseinuan, informazio bilketan, datuen analisian eta ondorioak ateratzean.
  • 8. Konpetentzia: ‘Zibersegurtasuna’, ‘teknologiak’ eta arlo horretan baliatutako ‘tresnak’ kontzeptuen oinarriaren ulermena, eta dauden eskakizunetan oinarrituta segurtasun estrategiak eta kontraneurriak aukeratzeko eta ebaluatzeko gaitasuna.

Konpetentzia horiek eskuratu ezean, jarraian zehaztutako irakasgai hauek egin beharko dituzte:

Konpetentzia / Ikastaro osagarria

WEB INGENIARITZA

AZPIEGITURAK ETA SISTEMAK

METODO ESTATISTIKOAK

SEGURTASUNA

DATU BASEAK

1. Konpetentzia

X

 

 

 

 

2. Konpetentzia

X

 

 

 

 

3. Konpetentzia

 

 

 

 

X

4. Konpetentzia

 

X

 

 

 

5. Konpetentzia

 

X

 

 

 

6. Konpetentzia

 

X

 

 

 

7. Konpetentzia

 

 

X

 

 

8. Konpetentzia

 

 

 

X

 

 

c) Atzerriko goi mailako tituluren bat duten ikasleak sartu ahal izango dira, baldin eta titulua Europako Goi Hezkuntzako Esparruko goi hezkuntzako erakunderen batek emandakoa bada, titulua eman duen herrialdean Masterreko ikasketak egiteko gaitasuna bermatzen duena. Kasu horretan, Masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aldez aurretiko formazio osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko atalean aipatutakoekin daukan baliokidetasunaren arabera.

d) Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpokoak diren hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik gabe, baldin eta Unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horiek Espainiako unibertsitate titulu ofizialei dagokien pareko formazio maila dutela, eta titulua eman duen herrialdean graduatu ondoko ikasketak egiteko gaitasuna adierazten badute. Kasu horretan, Masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aldez aurretiko formazio osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko atalean aipatutakoekin daukan baliokidetasunaren arabera.

Onarpena

Ikasleak onartzeko Organoa Mondragon Unibertsitateko GEPeko Batzorde Akademikoa da.
 
Sartzeko baldintzak beteta, ikasleak onartzeko bi irizpide hauek hartuko dira kontuan:
  1. ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko formazio egiaztatua) eta
  2. ikasleen espediente akademikoa.
Ikasleei ingeleseko B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartuak izan ahal izateko (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa), ikasleek behar besteko maila dutela bermatzeko, jarraipena eta ikasketa bermatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko. Eta gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.
 
Eskatutako plaza kopurua eskainitakoa baino handiagoa bada, plazak batez besteko notaren arabera esleituko dira, honako honi jarraituz:
 
Onarpen nota (ON): Espedientearen batez besteko nota (%90) + curriculum akademikoaren nota (%10)

Unibertsitatea baino gehiago gara