Prezioak, bekak eta laguntzak

Titulazio ofiziala

Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Prezioak

  • Masterreko kreditu kopurua: 90 ECTS
  • Kreditu bakoitzeko zenbatekoa 2020-21: 140,7€

(Kontseilu Errektoreak zenbateko hau ikasturte hasieran eguneratuko du).

  • Masterreko ikasturte zenbakia: 1,5 urte

Ikastaro bakoitzaren zenbatekoa dena batera edo zatika ordaindu daiteke, honela:

  • Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + gainerakoa ordainketa bakarrean (Urrian).
  • Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + 8 hilabetetan ordainketak (Urritik - Maiatzera).
  • Matrikulatzerakoan lehen ordainketa (%20a) + gainerakoa 3 ordainketetan: (1/3 Urrian + 1/3  Urtarrilean + 1/3 Martxoan).

Baja eskaera:

  1. Matrikula egin ondoren baina ikasturte berria hasi baino lehen ikasle gisa baja izateko eskaera egiten duten ikasleei matrikularen lehen zati gisa ordaindu duten zenbatekoaren %50 itzuliko zaie. 
  2. Ikasturte berria hasi ondoren, matrikularen lehen zatia ez da itzuliko.

 

Bekak eta Diru Laguntzak

Unibertsitatearen diru-laguntzak

100 beka Ingeniaritzako Master guztientzako

Ikasketak jardun erdiko lanarekin uztartzeko aukera eskaintzen dizugu. Informazio gehiago eta eskaera prozesua.

 

Bekabide

BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familiei ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak. 

Mondragon Unibertsitatean ikasteak ekarriko liztukeen gastuak eta diru sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita. 

 

pdf

Bekabide

BEKABIDE programa: Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko.

Lan Ikaste Partekatzeagatik diru-laguntza

Zure ikasketak lanaldi erdiko lan batekin uztartzeko aukera eskaintzen da. Zure ikasketak ordaintzeko iturri garrantzitsu bat izateaz gain (gutxienez hilean 649,16€) zure formakuntzara osagarri da eta hainbat kreditu aitortzeko aukera izaten da. 

 

Master bukaerako lanagatik diru-laguntza

Master bukaerako lana eta honi lotutako praktikak masterreko ikasketen amaieran burutzen dira. Ikasleak masterrean ikasitako ezagutza eta gaitasunak inguru erreal batean (enpresa, zentro teknologikoa, ikerketa laborategi) praktikan jartzeko aukera izaten du. Diru-laguntza hau gutxienez hilean 649,16€koa izaten da.

 

Beka ofizialak

Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat

Euskal Autonomia Erkidegokoak EZ diren ikasleentzat

Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak

 

Kontaktua

Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

 

 

Goi Eskola Politeknikoa


 

Unibertsitatea baino gehiago gara