Egutegia eta eskaera
Izendapen eta izen emate prozesua
Izendapen prozesua
Unibertsitate laguntzaileek galdetegi hau erabili beharko dute gurekin ikasi nahi duten ikasleak izendatzeko. Email bidez egindako izendapenak ez dira kontuan hartuko.Izena emateko prozesua
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoan ingeniaritza ikasketak egiteko interesa eduki eta izendatuta ateratzen diren trukeko ikasleek izena emateko on line prozesua osatu beharko dute, eta, horretarako, dokumentu hauek igo beharko dituzten sistemara (ez da beharrezkoa jatorrizko dokumentuak bidaltzea):
- Zure nortasun agiriaren kopia bat (Europako ikasleen kasuan) edo pasaportearena (Europako Erkidegotik kanpoko ikasle ez-europarren kasuan). Nortasun agiria edo pasaportea balioduna eta indarrean egon behar da.
- Online Learning Agreement
- Orain arte eginda dituzun unibertsitate ikasketen espediente akademikoa (ingelesez)
- Argazki bat, ezaugarri hauekin:
- Jpg formatua
- Neurriak: Gehienez 300 pixelekoa altueran.
- Irudia moztuta egon behar da (ID/pasaporte neurria)
- Ingeleseko egiaztagiria
Jatorriko unibertsitateak ikaslea izendatu eta gero, ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du, non izendatuta dagoela baieztatuko dioten. Mezu horretan, halaber, sisteman izena emateko on line prozedura osatzeko behar duen informazioa ere bidaliko zaio.
Europarrak ez diren ikasleentzat edo ikasketetarako BISA behar dutenentzat, lehenbailehen izena gomendatzen da, prozesuak bere denbora behar dute eta. Egoera norbal baten, bisatuaren eskaera 4-6 astekoa izan daiteke.
Arrasatera iritsi aurretik, ondoren adierazten zaizun dokumentazioa prestatu beharko duzu, matrikulazio prozesua osatzeko dokumentazio hori eskatuko zaizu eta:
- EU: Erasmus Bekaren titulartasun ziurtagiria. Ez EU: Kaudimen ekonomikoaren ziurtagiria edo bankuko egiaztagiriak.
- EU: Europako Osasun Txartelaren kopia. Ez EU: Osasun aseguru pribatua.
- EU/ez EU: Erantzukizun Zibileko asegurua (hirugarrenei eragiten zaizkien kalteak estaltzen dituen asegurua)
- EU/ez EU: Jatorriko Unibertsitateko ikasle txartela edo jatorriko Unibertsitatean izena eman dela egiaztatzen duen agiria, mugikortasuna estaliko duen matrikulazio epea zehaztuta.
Onartutako ikasleek Onarpen Gutunarekin batera ostatuari, egutegi akademikoari, introduction days jardunaldien inguruko informazioa jasoko dute.
Informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan:
Harremana
Goi Eskola Politeknikoa
- Nazioarteko bulegoa
- T. +34 943 739 621
- F. +34 943 791 536
- int.eng@mondragon.edu