Visa eta osasun asegurua

VISA

Europar Batasuneko biztanleek ez dute Visa beharrik. Nortasun txartel edo pasaportearekin, nahibeste denbora egon daitezke hemen.

Beste herrialdeetako hiritarrek, ikasle visa beharko dute. Dokumentu hau, jatorrizko herrialdean dagoen Espainiako Enbaxadak ematen du. Ikasle visa hauek, 90 egunetako baliogarritasuna dute. Ondoren, tokiko autoritateekin harremanetan jarri beharra dago.

Aseguruen babesa eta mediku zerbitzua

Europar Batasuneko herrialderen batetakoa bazara, Europar Osasun Txartela ekarri behar duzu (TSE).

Komunitatetik kanpoko hiritarra bazara, gaixotasun edo istripu kasu baten babesa emango dizun mediku aseguru pribatu bat kontratatu beharko duzu.

Aldi berean, ardura zibileko asegurua ere kontratatu beharko duzu, hirugarren bati egin diezazkiokezun kalteak babestuko dituena. Aseguru hau, jatorrizko herrialdean kudea daiteke edo behin hona heldu ondoren (gutxi gorabeherako kostua: 60€).

Euskadiko osasun publikoa Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du Euskal Osasun Zerbitzuaren bitartez (Osakidetza). Adituen esanetan, unitate honek, Espainia osoko zerbitzurik onena eskaintzen du eta oso ondo baloratuta dago erabiltzaileen aldetik. Honek, herrialde garatuen artean, aurreneko postuetan kokatzen gaitu, bai biziraupenari dagokionean eta baita ere biztanleko mediku kopuruari dagokionean.

INTERESEKO TELEFONOAK