Informazio gehigarria
KONTUTAN HARTZEKO GAUZAK
Klima
Munduko eremu epelenetako baten kokatuta, Euskal Herriak, klima epel ezin hobea dauka eta muturreko tenperatura aldaketarik gabea urtaroak aldatzen direnena. Klimak, itsasoaren eraginak eta herri, mendi, bailara eta begetazio ugariak, oso kokapen erakargarria bihurtzen dute Euskal Herria. Euria ugaria da Pirinioen mendebaldean, mikroklima desberdina duten bi eremutan banatuz.
Banketxeak eta dirua
Komenigarria litzateke banku kontu bat hemen zabaltzea. Erraza da banku kontu bat lortzea. Laboral Kutxa oso ezaguna den kooperatiba banketxea da Arrasaten.
Dirua
Euroa da Euskal Herrian erabiltzen den txanpona.
Argi indarra
220 V. Da erabiltzen den tentsio arrunta. Entxufeek bi mutur dituzte, europar eredu elektrikoa.
Erosketak
Dendak astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara daude zabalik eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.
Supermerkatu handiak, astelehetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara daude zabalik eta igandean berriz itxita egoten dira egun osoan.
Posta zerbitzua
Posta bulegoa Arrasaten, astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 14:30etara dago zabalik.
Telefonoa
Atzerrira deitzeko 00 markatu behar da, jarraian herrialdeko kodea eta ondoren deitu nahi den zenbakia.
Gomendagarria da tokiko mugikor bat eskuratzea.
Larrialdiak
Larrialdi kasuetan, 112 zenbakira deitu. Ertzaintzak jasotzen ditu dei hauek (Euskal Erkidegoko Polizia).
Kontsulatuak Euskal Herrian
Webgune honetan ikusi ahal izango dituzu