Ostatua

1 AUKERA: BITERI IKASTETXE NAGUSIA

Biteri Ikastetxe Nagusia Mondragon Unibertsitatean integratutako zentro unibertsitario bat da.

Ikastetxe Nagusia zure ikasketetan lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko dizkizu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarren, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

Zure ibilbide akademikoan makulu izango gaituzu bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak zaizkigun helburuak lortuko ditugu.

Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen dizu Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako ditugu elkarren ondoan.

Informazio gehiago

 

2. aukera: Etxe partekatua

Etxe partekatuen zerbitzua, “GERTU” Agentzia Inmobiliarioaren bitartez eskaintzen da.

Jar zaitez beraiekin zuzenean harremanetan prezioen eta kondizioen berri jasotzeko: inmobiliariagertu@gmail.com (Eva)