Sarrera profila

Titulazio Ofiziala

Unibertsitate Masterra Enpresa Zuzendaritzan MBA

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

$documento.ID_Formulario_descarga

DOC Katalogoa

Sarrera Profila

Enpresa Zuzendaritzan Unibertsitate Masterra (MBA) egin ahal izango dute, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuan, (uztailaren 29 ko 1393/2007 dekretuaren modifikazioa), jasotako edozein baldintza betez gero:

  1. Masterraren ikasketa ofizialak egiteko beharrezkoa izango da, unibertsitate titulu ofizial espainiarra izatea edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarraren barnean dagoen beste estatu bateko Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunde batek emandakoa edukitzea. Azken honek, masterreko ikasketak egiteak ahalbideratu behar du.
  2. Era berean, master hau Goi Hezkuntzako Espazio Europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten prestakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako. Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik masterra egin ahal izateko balioko dute.
  3. Master ikasketa hauek egin ahal izango dute, prestakuntza osagarriak egiteko beharrik gabe, hurrengo esparruen titulazioen egresatuek:
    • Zientzia ekonomiko eta enpresakoak
    • Ingeniaritzak, ekonomia eta enpresen arloan formakuntzarekin. 
    • Giza Baliabideak eta Lan Harremanak
  4. Master hau egin nahi duten gainontzeko egresatuek, masterreko ikasketa planaren 0 moduluan ezarritako prestakuntza osagarriak burutu beharko dituzte. Gainontzeko ikasleek Oinarrizko Formakuntza jaso beharko dute. Enpresen kudeaketan duen ezagutzaren arabera, kreditu totalak edota partzialak egin beharko dituzte. Masterreko Koordinazio taldeak, ikasleen onarpenaren arduraduna duenak, masterra egiteko profila betetzen duten egiaztatuko du.

Unibertsitatea baino gehiago gara