Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Unibertsitate Masterra Enpresa Zuzendaritzan MBA

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

$documento.ID_Formulario_descarga

DOC Katalogoa

Tituluaren helburu orokorrak

Tituluaren helburu orokorra, graduatu gazteei nahiz aktiboan dauden profesionalei, ingurune ezezagun eta globaletan, erakundeak eta enpresak kudeatzeko eta lideratzeko behar dituzten konpetentziak ematea da.

Horretarako, programak, diziplina anitzeko ikuspegia dauka enpresa kudeaketaren gainean, hainbat ezagutza, konpetentzia espezifikoak eta trebetasunak integratuz. Guzti honekin, parte-hartzaileak, gaur egungo eta “ekonomia berriko” deituriko enpresetan, moldatzeko gai izatea lortu nahi da.

Era berean, ikerketa prestakuntza ibilbideak, enpresa kudeaketaren esparruan parte hartzeko gai diren eta Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko  ikerketa lerroekin bat datozen ikerlariak ahalbidetuko ditu. Zalantzarik gabe, ezagutzaren gizartearen garapenak, goi mailako heziketa sistemaren diseinua eskatzen du. Hau beharrezkoa da, ezagutza gizartean eskuragarriagoa izan dadin eta baita gaitasun pertsonal, analitiko, kritiko eta komunikatiboa lortzeko. Gaitasun pertsonal hauek, nahitaezkoak dira, informazio ezagutza bihurtzeko eta mundu zientifikoarekin nahiz gobernu-instituzioekin, zein gizarte zibilarekin hartu – emanak eta eztabaidak izateko.

 
Enpresa Zuzendaritzan Unibertsitate Masterraren tituluaren helburu espezifikoak, hurrengoak  izango lirateke:

  • Parte-hartzaileengan enpresaren ikuspegi sistemikoa garatu, erabakiak hartzeko gaitasuna indartuz, ingurune globalizatu batean.
  • Funtsezko konpetentziak garatu, pertsona eta taldeen lidergo eraginkorraren garapenerako.
  • Izpiritu ekintzailea sustatu, berrikuntza prozesuak lideratzeko eta negozio aukera berriak garatzeko gai izateko.
  • Parte hartzaileei ezagutza irmoak eman, enpresa kudeaketako teknika aurreratuenetan.

Masterren Konpetentzia Orokorrak

Enpresa Zuzendaritzan Unibertsitate Masterra (MBA) egiten duten ikasleek, hurrengo  konpetentziak lortuko dituzte:

  • Enpresako informazioa aztertzeko eta laburtzeko gaitasuna, negozioaren jasangarritasuna ahalbideratzen dituzten estrategia globalen definizio eta ezarpenerako, inguruan kanporatze positiboak sorturik.
  • Diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko eta liderraren rola onartzeko gaitasuna erakundearen maila desberdinetan.
  • Ingurune konplexuetan erabakiak hartzeko gaitasuna, egon daitezkeen arriskuak eta erakundearen intereseko taldeen espektatibak kudeatuz, negozioaren bideragarritasuna bermatzeko.
  • Gaurkotze eta moldatze gaitasuna, egunerokotasun eta kultura antolatzaileetan  eragin handia duten egoera berrietara.
  • Erakundearen pertsonen partaidetza sustatzeko gaitasuna . Honen helburua, giza-enpresako emaitzetan eragina izango dituzten  partaide izatearen sentipena eta proiektu partekatuaren bisioa sortzea da.
     

Unibertsitatea baino gehiago gara