Praktikak eta master bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Unibertsitate Masterra Enpresa Zuzendaritzan MBA

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

$documento.ID_Formulario_descarga

DOC Katalogoa

Praktikak Enpresan

Mondragon Unibertsitatea gizarteko aldaketetara irekita dagoen unibertsitatea da. Duen orientazio praktikoak lan-munduarekin eta hori osatzen duten enpresekin eta erakundeekin etengabe harremanetan dagoen erakundea da.

Horregatik, praktikak enpresatan egiteari garrantzi handia ematen diogu eta ikasleak lan-munduarekin hasiera-hasieratik –ikasketa-urteetatik– harremanetan egotea sustatzen dugu.

Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON korporazioko kide da. MONDRAGON korporazioa 230 enpresek eta 70.000 langilek baino gehiagok osatzen dute.

Harreman estu horri esker, enpresen beharrak eta eskariak berehala eta modu iraunkorrean ezagutzen ditugu; eta, ondorioz, gure hezkuntza-eskaintza behar horietara egokitu dezakegu. Horrek, era berean, gure ikasleak lan-munduan azkar kokatzea bermatzen du.

Ikasleek zenbait enpresatan eta hezkuntza-zentrotan egiten dituzte praktikak eta hori unibertsitatean jasotako heziketaren osagarri garrantzitsua da.

Praktikak Urtarriletik Maiatza bitartean egingo dira, Master Amaierako Lana baino lehen. Ikasleak enpresan 175 ordu lan egin duela ziurtatu beharko du. 

Praktikak dirauten bitartean ikasleak izandako garapenaren jarraipen zuzena eskaintzen da Unibertsitateko tutorearen aldetik. Pratikak amaitzean, ikasleak memoria bat aukeztuko du. 

Master Bukaerako Lana

Enpresen Zuzendaritza Master Unibertsitarioa-MBA egiten duten ikasleek master amaierako lan bat egiten dute.

Horrela, ikasleek karreran zehar jasotako ezagutzak praktikan jartzeko eta praktika profesionalen errutinetara ohitzeko aukera izango dute, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Master bukaerako lanak osagarri praktiko bikainak dira eta ikasketen bukaera adierazten dute.

Master bukaerako lanak egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: Copreci, Laboral Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MONDRAGON Korporazioa, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

 

 

Unibertsitatea baino gehiago gara