Inskripzioa eta matrikula

Titulazio Ofiziala

Unibertsitate Masterra Enpresa Zuzendaritzan MBA

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

$documento.ID_Formulario_descarga

DOC Katalogoa

Inskripzioa

Noiz egin daiteke?

  • Ohiko epea: Abenduaren 1etik ekainaren 20ra.
  • Ezohiko epea: ekainaren 22tik  Ilairaren 4ra.

 

Eskaera non eta nola aukeztu

Inskripzioa, unibertsitateko web orriaren bidez egingo da, bertan agertzen diren aginduak jarraiturik. Inskripzio prozesua bukatutakoan , sistemak NAN-a edo indarrean dagoen pasaportea eskaneatuta igotzea eskatuko du, izen-ematea balioztatua izan dadin.

Eskatutako dokumentuak edo datuak faltsuak izango balira inskripzioa bertan behera geratuko litzateke.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Aurretik egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako tituludunek ez dute hau egin behar).
  • Aurretik egindako ikasketen tituluaren fotokopia (izatekotan)
  • Kurriculum Vitae eguneratuta.
  • Ingeles diploma (Egongo balira)

 

Aukeraketa

Inskripzioa egin ondoren, Masterraren koordinatzailea ikaslearekin jarriko da harremanetan matrikulazio prozesua azaltzeko.

 

Matrikula

  • Ohiko epea:  uztailaren 17tik 20ra.
  • Ezohiko epea: uztailaren 21etik irailaren 4ra arte.

 

Ikasleari Eskatzen Zaizkion Gutxieneko Kredituak Eskola Demboraldi Bakoitzeko eta Balegokio Egote Arauak.

Masterraren kreditu kopurua: 2007/ 1393 E.D. ak ezarri duenaren arabera (2010/861 E.D. ak aldatuta), titulazioak 60 kreditu ECTS ditu. Ikasle bakoitzak 25 ordu lan egin behin ditu kreditu bakoitzeko.Kreditu europarrak matrikula bakoitzeko:

  • Lehengo matrikula: Ikasle berriak, nahitaez masterreko kreditu guztietan matrikulatu beharko dira.
    Hala ere, heziketa berezien beharra egongo balitz edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan harturik, posible izango litzateke Fakultateko dekanoari eskaera bat egitea matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoan baino txikiagoa izateko. Dena den , ezin da izan 15 ECTS baino txikiagoa. Kasu berezi hauetan, ikaslearen egoera pertsonalari egokitutako formakuntza “ad hoc” diseinatuko litzateke.
  • Ondorengo matrikulak: Ikasleek, gainditzeke dituzten irakasgai guztietako matrikula egin beharko dute.


“Ad hoc” formakuntza egin behar duten ikasleak, euren formakuntza plangintza pertsonalizatuan aurreikusitakoaren arabera matrikulatuko dira

Ikaslearen dedikazioa: 37 astekoa izango da; hurrengo egiturarekin banatuta:

  • Formakuntza akademiko presentziala: 25 aste.
  • Gradu-ondoko amaiera proiektua: 12 aste.
  • Egonaldia: ikasle bakoitzak, gehienez, bi deialdi izango ditu materia bakoitzeko. (Bat ikasturte akademiko bakoitzeko). Graziako deialdia eskatzeko eskubidea ere badago.

 

Ikastetxe Nagusiko eta erresidentziako matrikula epea bat dator ikasketa epearekin kasu guztietan.

Ikasketa zehatz batean onartuak izan ez direnek, bere interesa adieraz dezakete, bai korreoz, bai telefonoz. Horrela, plaza hutsak geratuko balira bigarren hautaketa fasean onartuak izateko aukera edukiko lukete. Matrikula, ohiko epean egin dutenek lehentasuna izango dute, irailean egin dutenen aurretik.

Unibertsitatea baino gehiago gara