Aurkeztu zure hautagaitza eta sar zaitez enpresetan!
Aukeratu zein enpresatan egin nahi duzun zure prestakuntza duala Energia Sistema Adimendunen Masterra ikasten duzun bitartean.
Mondragon Unibertsitateak eta zenbait enpresa kolaboratzailek plazak eskaintzen dituzte praktika ordainduak egiteko Energia Sistema Adimendunetan Master Duala ikasten duzun bitartean.

Hona hemen eskaintzen diren postuei buruzko xehetasun gehiago:
Aurkeztu zure hautagaitza eta ziurtatu zure plaza!
Praktiken ezaugarriak:
794€/hilean lehen kurtsoan
Gutxieneko ordainsaria (gordinak).
Lanaldi erdian enpresan (2,5 eskola-egun unibertsitatean eta 2,5 egun enpresan)
1.174€/hilean Master Bukaerako Lanean (6 hilabete)
Gutxieneko ordainsaria (gordinak).
Lanaldi osokoa, enpresan.
Energia Sistema Adimendunen Masterreko ikasleak
Mondragon Unibertsitateko Energia Sistema Adimendunen Masterrean matrikulatzen diren ikasleentzako eskaintza esklusiboa.
Hautaketa-prozesua
Enpresak arduratuko dira hautaketa-prozesua egiteaz.
Enpresek beren profileko hautagairik aurkituko ez balute, plaza hutsak egongo lirateke.
Masterra interesatzen bazaizu eta enpresa batean hasi nahi baduzu, hauxe da zure aukera!
- Eskaera irekiak otsailaren 16tik maiatzaren 15era
- 5 plazako eskaintza
Nori zuzenduta: Ingeniaritza (Energia, Industria Elektronika, Elektronika eta Automatika, Elektrizitatea, Mekatronika) eta antzeko ingeniaritzetan titulua duten ikasleei zuzendua dago. Dagozkion kredituak egin dituzten beste ingeniaritza batzuk.
1,5 urteko iraupena (horietatik 6 hilabete, enpresako MAL)
"Trantsizio energetikoaren ondoriozko erronka berriei irtenbidea emango diezu."
Energia-sistemak hobeto ezagutuko dituzu: Energia-komunitateak, mugikortasun elektrikoa, industria, parke eolikoak edo fotovoltaikoak.
Zerbitzu berritzaileak diseinatu ahal izango dituzu hainbat aplikaziotako ereduak, simulazioak eta datuen analisia erabiliz.
Aplikazioei buruzko ezagutza aditua eta digitalizazio-prozesutik sortutako teknika berritzaileak konbinatzeko gai izango zara.Profil honek aplikazio-ingeniari baten eta datu-analista baten gaitasunak konbinatzen ditu.
