Lan egin ikasten duzun bitartean
Nola eskatu dezaket DUAL formakuntza?
1: Masterrean inskripzioa
Arrunta: 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 21era
Apartekoa: Ekainaren 23tik irailaren 3ra
2: Prestakuntza Dualaren eskaera
Nola?
Behin masterrean inskribatuta galdetegia betetzeko email bat jasoko duzu, beharrezko erabiltzaile izena eta pasahitzarekin
Noiz?
Eska ezazu zure plaza maiatzaren 17tik uztailaren 26ra galdetegi hau beteaz
3: Masterrean matrikulazioa
Ohiko deialdia: uztailak 13tik 16ra
Ez-ohiko deialdia: uztailak 19tik irailak 16ra (plaza libreak badaude)
4: Hautagaien aukeraketa
Irailean zehar eta Enpresen eskaera kopuruaren arabera, plazak kudeatzen hasiko dira.
Prestakuntza DUALEKO programa ikasketak finantzatzeko diru sarrera garrantzitsua izateaz gainera (gutxi gorabehera 654 € garbi hilean, egindako jarduera denboraren arabera), kredituak aitortzen dizkio ikasleari, eta enpresaren errealitateari buruz eskura daitekeen esperientzia gakoa ere bada. Horrelako esperientziek laneratze indize bikainak edukitzea ahalbidetzen dute, eta enpresek oso ongi baloratzen dituzte, talentua erakartzeko estrategian.
Prestakuntza duala enpresetan, zentro teknologikoetan edo Unibertsitate barruko ikerketa laborategietan egin ahal izango da. Astean 16 ordu egin behar dira, taula honen araberako banaketarekin, masterraren arabera:
Unibertsitate Masterrak
Prestakuntza DUALEKO programan sartzeko aukera zabalik dago ikasturte osoan. Eskaera egitean, ikasleak automatikoki sartuko dira programa DUAL honetan parte hartu nahi duten hautagaien datu basean.