Testigantzak

"Mondragon Unibertsitatean lan egiteak euskal komunitatearekin eta komunitatearentzat ekarpenak egiteko aukera ematen dit"
"Garapen Pertsonalerako tokia da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea"
"Nire ibilbide profesionala diseinatzeko eta pertsonalki garatzeko aukera dut"
 
 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egin

"Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak nire gaitasun pertsonal zein profesionalak indartzeko aukera eman dit; talde lanean proiektuak aurrera ateraz, elkarrekin lan eginez eta elkarrengandik ikasiz".

Itxaro Juaristi - Zerbitzu Akademikoak

"Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak euskal komunitatearekin eta komunitatearentzat ekarpenak egiteko aukera ematen dit, euskal komunikazio eta irakaskuntza arloetako etorkizuneko eragileak prestatzen ditugulako eta gure ikerketa lanek euskararen, euskal kulturaren eta herriaren erronkei erantzutea dutelako helburu".

Eneko Bidegain - Irakasle eta Ikertzailea

Enpresagintzan lan egin

"Mondragon Unibertsitatean nire karrera profesionala diseinatzeko aukera dut. Oso jarduera desberdinak egiten ditugu, kudeaketatik hasita irakaskuntzara, ikerketara edo ezagutza erakundeetara transferitzera arte. Aniztasun horrek eguneroko erronkei heldu eta aurre egitera bultzatzen gaitu, baita gure erosotasun eremutik aterata eboluzionatzera ere. Egun guztiak ikaskuntza bat dira, talde desberdinetan parte hartzeko zortea dut ezagutza eta eskarmentu handiko lankidez inguraturik, baita espezialitate ezberdinetakoak ere, nire garapen profesionalari eta pertsonalari ekarpen handia egiten diotenak."

Patricia Iturritza - Pertsonen Garapena