Jardunaldiak

Atzealdea

Kooperatibagintzan Topaketa 2017: Gobernantza kooperatiboa

Kooperatibagintzan Topaketa 2017
 

Gertaera

Kooperatibagintzan Topaketa 2017: Gobernantza kooperatiboa

Data eta ordua

July 7

Kokapena

Eskoriatza

Kooperatibagintzan Topaketa 2017: Gobernantza kooperatiboa

Uztailaren 7an egingo dituzte, Eskoriatzako campusean, Kooperatibagintzan Topaketaren 5. edizioa. Oraingoan, gobernantza kooperatiboa jorratuko dute Lanki Kooperatibagintzaren Ikertegiak antolatutako jardunaldian. Gai hori lantzeko, beste batzuen artean, bilkuran parte hartuko dute Erresuma Batutik etorritako bi ikertzailek: Johnston Birchall eta Cliff Mills.

Gobernantza da erakundeen baitan erabakiak hartzeko bideak aztertzen dituen jakintzagaia. Eta, gobernantza kooperatiboa izan da, hain zuzen ere, Birchall Stirling Unibertsitateko irakasle ohiaren ikergai nagusienetako bat. Birchall urteetan Erresuma Batuko gobernuaren aholkulari izan da. Besteak beste, 2014. urtean gobernantza aztertu zuen munduko 60 kooperatiba handienen baitan, eta ondorioak bildu zituen The Governance of large co-operative businesses idazlanean. Eskoriatzako topaketan, Birchallek azalduko ditu ikerketa horren ondorio nagusiak.

Bestalde, Cliff Mills ikertzaileak eta Birmingham-ko Anthony Collins abokatu bulegoko kideak jorratuko ditu gobernantza kooperatiboaren erronkei aurre egiteko bide berri posibleak. Mills-ek 20 urteko esperientzia du kooperatibetako konstituzio dokumentuak eta araudiak sortzen. Bere ikerketa ildo nagusiak izan dira gobernantza, jabetza eta enpresa sozialak. 

---------

Eguneraketa: jardunaldiko argazki galeria.

 

Agenda / Programa

  • 09:45-10:00 Izen-ematea.
  • 10:00-10:10 Ongi etorria. Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errekotorea), Sebas Zurutuza (Gipuzkoako Foru Aldundia), Alfredo Ispizua (Eusko Jaurlaritza) eta Ainara Udaondo (Lanki Kooperatibagintzaren Ikertegia).
  • 10:10-10:40 Gobernantza Munduko 60 Kooperatiba handienetan: etorkizunerako erronkak. Johnston Birchall (Stirling University. Eskozia).
  • 10:40-10:55 Partehartzaileen galderak.
  • 10:55-11:25 Kooperatiba erresilenteen kudeaketa: konpetentzietan oinarritutako eredu bat. Cliff Mills (Anthony Collins Solicitors. Birmingham).
  • 11:25-11:40 Partehartzaileen galderak.
  • 11:40- 12:20 Talde dinamika.
  • 12:20- 12:30 Atsedenaldia.
  • 12:30- 13:00 Lanki Kooperatibagintzaren Ikertegiak egindako Gobernantza diagnosiaren aurkezpena Mondragonen testuinguruan.
  • 13:00-13:30 Lanaldiaren sintesia: gobernantza kooperatiboaren etorkizuneko erronkak. Iñigo Iñurrategi (Mondragon taldea).
  • 13:30 Luntxa.