Jardunaldiak

Atzealdea

Kooperatibagintzan Topaketa 2015: Autoeraketaren erronkak

Kooperatibagintzan Topaketa 2015
 

Gertaera

Kooperatibagintzan Topaketa 2015: Autoeraketaren erronkak

Data eta ordua

July 15

Kokapena

Aretxabaleta

Kooperatibagintzan Topaketa 2015: Autoeraketaren erronkak

Uztailaren 15ean,  Kooperatibagintzan Topaketaren hirugarren edizioa egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Aurtengo jardunaldiaren gaia izango da autoeraketaren erronkak eta hizlarien artean Joan Subirats Humet Universitat Autònoma de Barcelonako aditua egongo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiak antolatu du jardunaldia. 

Jardunaldia irekia da baina, aretoa mugatua denez, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute uztailaren 10a baino lehenago. Izena emateko idatzi edo deitu hurrengoetara:

  • Tel: 943 71 41 57
  • nelortza@mondragon.edu

---------

Eguneraketa: jardunaldiko argazki galeria.

 

Agenda / Programa

  • 09:00 Ongi etorria. Bixente Atxa, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Errektorea.
  • 09:15 Topaketaren kokapena. Eneritz Pagalday Tricio, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Lanki ikertegia.
  • 09:45. Hitzaldia: “Kooperatibismoa bada soluzioa, zein zen galdera? Perspektiba berriak aro aldaketaren aurrean”. Joan Subirats Humet (IGOP – Universitat Autònoma de Barcelona).
  • 11:00 Atsedenaldia.
  • 11:30 Mahai-ingurua:
    • Estitxu Eizagirre Kerejeta (Argia).
    • Joxean Alustiza Usandizaga (Fagor Taldea).
    • Beñat Irasuegi Ibarra (Olatukoop).
    • Carlos Askunze Elizaga (REAS).
  • 12:45 Eztabaida irekia.
  • 13:15 Sintesia eta itxiera.