Jardunaldiak

Atzera

Gertuko 2015: Balioa soziala II

Gertukom 2015
 

Gertaera

Gertuko 2015: Balioa soziala II

Data eta ordua

December 14

Kokapena

Aretxabaleta

Gertuko 2015: Balioa soziala II

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatuta, Gertuko komunikabideen hirugarren jardunaldia izango da 2015eko abenduaren 14an. Jardunaldiaren helburua da Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko gertuko komunikabideen egoera ezagutzea eta ezagutaraztea, eta unibertsitatearen, sektorearen eta administrazioaren elkargune izatea.

Oraingo edizioan, euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektuaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu Mondragon Unibertsitateko Hezikom ikerketa taldeak: 2014 eta 2015ean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza babesle nagusi dela egindako ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditu, estreinakoz ("Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen, Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua") eta balio sozialaren metodologian sakontzeko aukera ere izango daHekimen elkarteak ere babestu du ikerketa hau. Horrez gain, gai honen inguruko ikuspegi orokorraren berri emango du Marti Petit ikertzaile katalanak eta euskarazko komunikabideen balio sozialaren pertzepzio ezberdinak agertuko dituzte zenbait eragilek.

 

 

Agenda / Programa

  • 09:00-09:15 Agurra eta jardunaldien aurkezpena. Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa.
  • 09:15-10:00 "Apuntes acerca del debate en torno al valor social de los medios de comunicación". Martí Petit. Consell de l'Audiovisual de Catalunya.
  • 10:00-10:45 "Propuesta metodológica para la cuantificación del valor social de las organizaciones". José Luis Retolaza (Deustuko Unibertsitatea; Deusto Business School) eta Leire San-José (EHU; ECRI Ethics in Finance).
  • 10:45-11:15 Kafea.
  • 11:15-11:45 "Euskarazko komunikabideen balio soziala neurtzen: Goiena eta Berria-n eginiko ikerketa-pilotua". Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea, Hezikom ikerketa taldea).
  • 11:45-13:00 "Balio soziala: euskarazko herri ekimeneko komunikabideen pertzepzioa". Alberto Barandiaran (Hekimen), Martxelo Otamendi (Berria-EKT), Iban Arantzabal (Goiena). Moderatzailea: Joxe Aranzabal.
  • 13:00-13:15 "Balio soziala: EITBren pertzepzioa". Andoni Aranburu EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria.
  • 13:15-13:45 Itxiera eztabaida.
  • 13:45 Luntxa.