Jardunaldia - Hezkuntza baliabideak adimen artifizialaren aroan: inklusioa, ekitatea eta sarbidea
Hezkuntza baliabideak adimen artifizialaren aroan: inklusioa, ekitatea eta sarbideari buruzko jardunaldia. 2025
ANTOLAKETA
- Mondragon Unibertsitatea
- IFE Europe
DATA
- 2025eko azaroaren 25a, asteartea
- 09:30 - 13:30
TOKIA
Bilbao AS Fabrik
Aurkezpena
Jardunaldiaren helburua, batetik, Euskal Herriko hezkuntza-komunitateko pertsona gailenak biltzea da, eta AAren aroan hezkuntza-baliabideak sortzeak eta erabiltzeak dituen erronken inguruan eztabaidatzea. Bestetik, etorkizunean elkarlanean jarduteko lan-ildoak proposatzea, gure lurraldeko eragileen parte-hartzea sustatuz.
Ekitaldi hau IberoAmerican GOGN Hub proiektuaren egikaritzearen hasierako lanaren barruan kokatzen da. Proiektua IFE Europe institutuak koordinatzen du, eta hezkuntzaren alorrean hezkuntza-baliabide irekiak sortzen diharduten doktoretza-ikertzaileen sare bat osatzea du helburu.
Parte-hartzaileak
Tel Amiel
Hezkuntza irekiaren defendatzaile eta akademikoa da, eta gaur egun irakasle atxikia da Brasiliako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean. Urruneko Hezkuntzaren UNESCO Katedraren titularra da, eta sarbide irekiko Linhas Críticas aldizkariko editore-burua. Lehenago, UNICAMP Campinaseko Unibertsitateko NIED Hezkuntzaren alorreko Teknologia Berrien Diziplinarteko Zentroko ikertzaile eta koordinatzailea izan zen, eta Hezkuntza Irekiaren UNESCO Katedra ere zuzendu zuen unibertsitate horretan 2014 eta 2018 artean. Trebakuntza akademikoari dagokionez, Georgiako Unibertsitateko doktoretza bat du eta Virginia Tech Unibertsitateko hainbat titulu. Amiel irakasle bisitaria ere izan da beste zenbait unibertsitatetan, esaterako Stanford Unibertsitatean, Wollongongeko Unibertsitatean eta Utahko Estatu Unibertsitatean.
Javiera Atenas
Erresuma Batuko Suffolkeko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle titularra da. Praktika akademikoen graduondokoa zuzentzen du, eta gizarte-zientzialarientzako datuen azterketa eta bistaratzeko klaseak ematen ditu. Hauek dira haren ikerketa-lerroak: datuen alorreko alfabetatze kritikoaren garapena hezkuntza irekiaren, datu irekien eta zientziaren alorreko politiken garapenean diharduten akademikoen eta sostengu-erakundeen artean, eta esparru horietako gaitasunen sorkuntza. Goi-mailako irakaskuntzan lan egin du Europan, Latinoamerikan eta Ekialde Ertainean, hezkuntzaren, zientziaren eta datuen irekitasunaren alorreko aholkulari politiko, ikertzaile eta irakasle moduan. OER UNESCO koalizioko kide da.
Colin de la Higuera
Informatikako irakasle eta ikertzailea da Nantes Unibertsitatean eta Nantesko Zientzia Digitalen Laborategian (LS2N). UNESCO RELIA (Hezkuntza Baliabide Irekiak eta Adimen Artifiziala) katedraren titularra da. Haren ikerketa-jarduera ikaskuntza automatikoaren inguruan ardazten da. Adimen Artifizialaren esparru horretan, mundu osoko ikertzaileekin jarduten du elkarlanean. Nazioartean ezaguna da bere ikuspegiagatik eta hezkuntza irekiaren alorrean mentore gisa egin duen lan inspiratzaileagatik, besteak beste gai hauek adimen artifizialarenekin lotzeagatik. UNOE Hezkuntza Irekiaren Unitwin Sarearen sorkuntza zuzendu zuen, zeinak 14 herrialdetako 16 erakunde biltzen dituen.
Francisco Iniesto
UNEDeko ikertzailea hezkuntza irekian, bereziki MOOC ikastaroen irisgarritasunaren eta hezkuntza-teknologiaren bidez. Ikertzaile elkartu gisa lan egin du Open University unibertsitateko Hezkuntza Teknologiaren Institutuan.
António Moreira Teixeira
Irakaslea da 1991tik Universidade Aberta (UAb) edo Portugalgo Unibertsitate Irekian, non Hezkuntzako eta Urruneko Irakaskuntzako Departamentua zuzentzen duen, eta ikertzailea da Lisboako Unibertsitatean. Ibstpi-ko zuzendaria ere bada (Trebakuntzarako, Errendimendurako eta Heziketarako Arauen Nazioarteko Batzordea). Filosofia ikasi zuen Lisboako Unibertsitatean (2003an lortu zuen doktoretza) eta sareko hezkuntza, berriz, Turkuko Unibertsitatean (2004). Urruneko Hezkuntzako berrikuntzako errektoreordea izan zen UAb unibertsitatean (2006-09), baita EDEN sareko lehendakaria ere (Urruneko Hezkuntzako eta Ikaskuntza Elektronikoko Europako Sarea) (2013-16). Portugalgo Unibertsitateetako Errektoreen Kontseiluko batzorde espezializatu hauetako partaide izan da: Ikerketa Zientifikoa eta Ezagutzen Transferentzia, eta Ebaluazioa, Kalitatea eta Berrikuntza. Gaur egun, Massey Unibertsitateko Hezkuntzaren Etorkizunerako eta Urruneko Ikaskuntzarako Aliantzaren Nazioarteko Aholku Batzordeko partaidea da. Haren ikerketa-lerroen artean daude hezkuntza-baliabide eta -praktika irekiak, MOOCak, ikaskuntza iraunkorra, mugikortasun birtuala eta garapen jasangarria.
Virginia Rodés
Hezkuntzako Ekitate eta Berrikuntzako doktoretza lortu zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Hezkuntza Baliabide Irekiak erabiltzeko eredu dekolonial latinoamerikar kritiko baten garapena da haren ikerketa-lerro nagusia. Research Professor gisa dihardu Lifelong Learning irakaskuntzan Europako Hezkuntzaren Etorkizunerako Institutuan (IFE Europe), Bilbon, Espainian. Hezkuntza-kalitatearen, ekitatearen eta ikaskuntza jarraituaren inguruan ardaztutako nazioarteko hiru proiekturen arduraduna da. Ekimen hauek harremanetan eta elkarlanean jartzen dituzte Europa eta Latinoamerika osoko akademiako, gobernu-mailako eta gizarte zibileko eragileak.
Batzorde antolatzailea
- Iñaki Larrea (Mondragon Unibertsitatea).
- Amaia Arroyo (Mondragon Unibertsitatea).
- Diego Caro (IFE).
- Virginia Rodes (IFE).
Egitaraua
Informazio gehiago
Laguntzaileak
