2020-2021 ikasturterako hezkuntza eskaintzeko eredua

Ikasketa esperientzia campusean

Mondragon Unibertsitateak berretsi egin du MENDEBERRI 2025 hezkuntza-ereduaren aldeko apustua 2020-2021 ikasturetari begira Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko. Hezkuntza-eredu berritzaile, malgu eta praktiko honek, pertsona du ardatz eta ikasleak, praktikotasunetik eta taldean ikasten du.

Hau posible izan dadin, Mondragon Unibertsitateak azpiegitura eta metodologia egokitu ditu ikasleen ikasketa-esperientzia hobetzeko helburuarekin. Ikasketa-esperientzia honen baitan daude:

  • Aurrez-aurreko formazioa fisikoki campusetan.
  • Praktikak
  • Formazio duala
  • Nazioartekotasuna
  • Ikasketa digital esperientzia aurreratua

Datorren 2020-2021 ikasturtean, gure ikasleek ikasketen foko nagusiak aurrez aurreko ikasketak, hurbiltasuna eta pertsonalizazioa izaten jarriatuko dute eta metodologia eta baliabide digitalak indartuko dira.

Gure azpiegitura eta campusak hobetu eta egokitu ditugu, datorren 2020-2021 ikasturtea aurrez aurre hasteko. Horretarako, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-nerurri eta-protokolo guztiak gaitu ditugu.

Datorren ikasturtean gerta daitekeen edozein gorabeherari aurre egiteko prest dago Mondragon Unibertsitatea. Horretarako, azpiegitura digitaletan eta gure irakasleen prestakuntzarako inbertsioak indartu ditugu. Era horretan, kalitatezko irakaskuntza bermatuko dugu eta pertsona bakoitzari egokitutako prestakuntza malgua halbidetuko dugu. Era berean, etorkizunean gerta daitezken osasun egoera desberdinei aurre egiteko aukera izango dugu.

Ondoren, 2020-2021 ikasturtean egingo duzun titulazioaren arabera informazio gehiago lortzeko aukera daukazu.

Gradu eta Unibertsitate Masterrak

GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

 

512x262

Informazio gehiago

ENPRESAGINTZA FAKULTATEA

 

512x262

Informazio gehiago

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

512x262

Informazio gehiago

FAC. CIENCIAS GASTRONÓMICAS - BASQUE CULINARY CENTER

512x262

Informazio gehiago