Heziketa-testuingurua
PRESTAKUNTZA DUALAREN HEZIKETA-TESTUINGURUA
Mondragon Unibertsitateak orientazio praktikoa du, eta, beraz, harremanetan dago etengabe lan-munduarekin, bai eta, jakina, hura osatzen duten enpresa eta erakundeekin ere. Hori dela eta, garrantzi handia ematen diegu txandakako prestakuntza dualari, eta enpresa eta erakundeetan praktikak eta proiektuak egiteari. Horretarako, gure ikasleek ikasten ari diren bitartean lan-erreaitatea ezagutzea sustatzen dugu.
Harreman estu horri esker, berehala eta etengabe izaten dugu enpresen egungo eta etorkizuneko beharren eta eskaeren berri; horren ondorioz, gure prestakuntza-eskaintza egokitzen dugu, eta, horri esker, gure ikasleak lan-munduan neurri hangi batean eta azkar sartzea bermatzen dugu, hein handi batean.
Mondragon Unibertsitatean, lan-ingurune profesional batean trebatzeko aukera ematen diegu gure ikasleei, lanbide-ekintzako gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatu ditzaten. Aldi berean, prestakuntza-esperientzia profesional batean parte hartzeko aukera dute. Ikasleek ikasketak lanbide-jarduerarekin uztar ditzakete. Honako hauetan egin dezkete lan:
- Enpresa eta erakundeetan
- Unibertsitateko departamentuetan
Horrela, ikasketak finantzatzeko laguntza-poltsa (beka) eskuratzeaz gain, ikasleak laneko gaitasunetan trebatzeko prestakuntza osagarria jasotzen du; hau da, prestakuntza-esperientzia profesionala.
Orobat, ikasleek enpresetan eta erakundeetan egiten dituzte praktikak; izan ere, Unibertsitatean jasotako prestakuntzaren osagarri garrantzitsua dira. Praktiken iraupena ikasketen araberakoa izaten da. Nolanahi ere, ikasle bakoitzaren garapenari zuzeneko segimendua egiten zaio kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutorearen aldetik, baita ikasleak praktikak egiten diharduen enpresaren edo erakundearen aldetik ere.
Mondragon Unibertsitateko ikasleek enpresa edo erakunderen batean egiten dute ikasketa-amaierako proiektua. Modu horretan, ikasleek tituluan zehar bereganatu dituzten ezagutzak praktikan jartzeko aukera dute, lanbide-jardunean izango dituzten errutinetara ohitzeaz gain. talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, etab. Ikasketa-amaierako proiektuak osagarri praktiko bikaina dira, baita gradukoak zein masterreko ikasketak burutzeko modua ere. Proeiktuek urtebete iraun dezakete -batik bat graduo tituluetan-, edo sei hilabete, gutxi gorabehera. Proiektu guztiek Unibersitateko arduradun baten eta enpresako edo erakundeko beste baten tutoretza dute.