Modalitatea, eredua eta plangintza
MONDRAGON UNIBERTSITATEKO PRESTAKUNTZA DUALAREN EZAUGARRIAK
Definizioa
Prestakuntza duala prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jardueratzat hartzen da
- Unibertsitateko prestakuntza eta erakunde edo enpresako prestakuntza curriculumean txertatuta daude.
- Unibertsitateak eta erakundeak edo enpresak ikaslearen ikasketa-prozesuko PRESTAKUNTZA-IBILBIDEA zehazten dute elkarrekin, prestakuntza-aldiak unibertsitatean eta erakundean edo enpresan txandakatuz.
- Beharrezkoa da prestakuntza-aldiak erakundean edo enpresan eta prestakuntza-zentroan txandakatzea.
- Prestakuntza osagarri bat da, ezagutzak eta trebetasunak errealitateko ingurune batean erabiltzeko.
- Curriculuma ikastean lortutako gaitasun eta emaitza batzuk erakunden edo enpresan garatu eta ebaluatzen dira.
- Zenbaitetan, erakundean edo enpresan, ikasketa-prozesuaren beste gaitasun eta emaitza osagarri batzuk ere lantzen dira.
Modalitatea
Erakundeak edo enpresak eta unibertsitateak partekatutako prestakuntza
Eredua
Partziala: Lanaldi-erdia unibertsitatean eta lanaldi-erdia erakunean edo enpresan.
Trinkoa: Prestakuntza-aldi trinkoak txandakatzen dira unibertsitatearen eta erakunde edo enpresaren artean (3 egun / 2 egun, 3 hilabete / 3 hilabete
Plangintza
Txandakako prestakuntza graduko 1. edo 2. mailan hasten da, baina komeni da unibertsitatean prestakuntza-aldi bat izatea hasieran. Prestakuntza-aldi hori desberdina izan daiteke tituluko ezagutza-arlo bakoitzean.
Masterreko tituluetarako, txandakako aldiak masterraren hasieran hasiko dira; hala ere, erabaki daiteke hasieran unibertsitatean prestakuntza-aldi bat egin behar dela.
Beharrezkoa da txandakako aldiak elkarren segidan egitea. Zenbait titulutan, aurreikusita dago erakundeko edo enpresako prestakuntza-aldiak denboraldi baterako etetea, ikasleak egonaldi bat egin dezan atzerrian.