Curriculum-esparrua
Mondragon Unibertsitatean horrela zehazten da:
- Enpresako edo erakundeko prestakuntza-aldiaren guztizko iraupena zehazten da, ikasketen guztizko iraupenarekiko.
- Curriculumaren baitako prestakuntza-jardueratzat onartutako edo akreditatutako kredituen ehunekoa zehazten da.
- Enpresako edo erakundeko aldirako prestakuntza-plana curricuumean nola txerta daitekeen zehazten da, eta zer ikasgai eta modulutan sartzen den.
- Graduan edo masterrean prestakuntza duala derrigorrezkoa edo borondatezkoa den zehazten da, baita ikaslea ibilbide batetik bestera alda daitekeen ere (ibilbide bat baino gehiago egonez gero).
ENPRESAKO PRESTAKUNTZA
Araututako denboraren %30 baino gehiago.
%ECTS *
Graduko ECTSen %25 baino gehiago, txandakako prestakuntza hasi zenetik.
Masterreko ECTSen %40 baino gehiago, txandakako prestakuntza hasi zenetik.
* Enpresan edo erakundean garatutako prestakuntzaren hasieratik (1. edo 2. maila) ebaluatutako kredituak zenbatzen dira. Enpresan edo erakudean bertan karrera-amaierako proiektua egitea ere sartzen da.
CURRICULUMEAN SARTZEA
- Enpresako edo erakundeko prestakuntza-planean lortu beharreko ikasketa-emaitzak (IE) zehazten dira.
- IE horiek tituluko gaitasunen eta ikasketa-emaitzen mapan zehaztuta daue, edo erlazionatuta daude tituluko gaitasunekin.
- Tutore akademikoak, ikasleak eta enpresak edo erakundeak ebaluatu eta egiaztatzen dituzte IEak.
- Ikasketa-planean txertatutako ikasgai edo modulu baten kredituak ematen dira.
- Prestakuntza-plana Tituluaren Gehigarri Europarrean (TGE) sartzen da.
DERRIGORREZKOA/ BORONDATEZKOA
BORONDATEZKOA / DERRIGORREZKOA (Modalitate DUALeko tituluetan soilik).