Esparrua eta araudia

ESPARRU ARAUTZAILEA ETA OINARRIZKO ARAUDIA

Unibertsitate-ikasketa ofizialen antolaketa berria (Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrua eraikitzeko prozesuak behartu zuena), honako lege eta dekretu hauen bidez jarri da abian: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren aldaketa ekarri duena, eta aurrekoa garatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua, otsailaren 2ko 43/2015 Errege Dekretuak aldatu duena. Antolaketa berrian bereziki nabarmendu da unibertsitate-ikasleek kanpo-praktikak egitearen garrantzia. Graduko ikasketa planek "ikasleak bereganatu behareko prestakuntza teoriko eta praktiko osoa" kontuan artuko dutela dio araudiak, eta horren barruan aipatzen dira "kanpo-praktikak" (12.2 artikulua). Araudiaren arabera, "kanpo-praktikak programatzen badira, horiek tituluaren kredituen ehuneko 25 har ditzakete gehienez eta ikasketa-planaren bitgarren erdian eskaini beharko dira ahal bada" (12,6 artikulua).

Ildo beretik, abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuaren bidez onartutako Unibertsitate Ikaslearen Estatutuak bere 8. artikuluan onesten duenez, Graduko ikasleek "praktikak egiteko aukera izateko eskubide dute, curriculumekoak edo curriculumetik kanpokoak; praktikok kanpoko erakundeetan eta Unibertsitateko ikastegietan, egituretan edo zerbitzuetan egin daitezke, aurreikusitako modalitatearen arabera eta prestakuntza-helburuetarako baliagarriak izango direla bermatuta" (f atala). Era berean, eskubidea dute "ikasketa-planean aurreikusitako kanpo-praktiketan tutoretza akademiko eta profesional eraginkorra izateko" (g atala)

592/2014 Errege Dekretuak hainbat alderdi garatu, zehaztu eta argitzen ditu, hala nola, praktiken helburuak, erakunde laguntzaileak eta hartzaileak, baldintzak, tutoretzak eta hezkuntza-lankidetzako hizarmenen edukiak. Halaber, araudiak sustatu egin behar du praktiketako ikasleak administrazio pulikoen eta enpresa pribatuen esparruetan aritzea; etorkizuneko profesionalen enplegagarritasuna bultzau behar du, haien ekiteko, sortzeko eta berritzeko gaitasuna sustatu; eta ezagutzaren gizartean oinarritutako eraldaketa ekonomikoarekiko konpromisoari erantzun.