Web edukia bistaratu

Formazio duala

Web edukia bistaratu

2017ko ekainaren 6an, Lehendakariak eta Hezkuntza eta Unibertsitate sailburuak Unibertsitate eta Enpresaren arteko Harremanetarako Euskal Estrategia aurkeztu zuten. Estrategia horretan, unibertsitate-prestakuntza dualerako esparru bat zehaztuko da, unibertsitateetako gradu eta masterretarako ziurtagirietan oinarrituta.

Prestakuntza dual delako horretan, Mondragon Unibertsitatearen ibilbidea 1966an hasi zen. Orduan, Goi Eskola Politeknikoak ALECOP kooperatib sortu zuen, gaur egun Mondragon Unibertsitatea osatzen duten zentroetako ikasleek osatua. ALECOP kooperatiban, ikasketak eta lana txanadakatu dira 50 urtean, eta, denbora horretan lortutako esperientziari esker, Mondragon Unibertsitateak Euskadin eta Espainian aitzindaria den prestakuntza-eredu bat garatu du, Euskadiko beste zentro eta eskualde batzuetara hedatu izan dena.

Mondragon Unibertsitatearen 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoan, erronka estrategiko hau zehaztu da: "Hezkuntza-esperientzia berritzaiela, bereizgarria eta kalitatezkoa eratzea". Erronka horren esparruan, 2016-2017 ikasturtean, Mondagon Unibertsitateak "Mondragon Unibertsitateko prestakuntza dualaren esparrua" proiektu estrategikoa jarri du martxan. Haren bidez, unibertsitate-prestakuntza duala indartzeko, zabaltzeko eta beste ezagutza-arlo batzuetara h edatzeko oinarriak finkatu nahi ditu. Helburua da Mondragon Unibertsitatea unibertsitate-prestakuntza dualaren arloko erreferentziazko unibertsitatea izatea, bai modalitate dualeko tituluen eta ezagutza-arloen kopuruan, bai modalitate dualeko tituluen eta ezagutza-arloen kopuruan, bai modalitate horretan parte hartzen duten ikasleen kopururan. Halaber, 2015-2016 ikasturtean, hausnarketa egin zen unibertsitatearen hezkuntza-ereduari buruz; hau da, MENDEBERRI 2025 hezkuntza-proiekutari buruz. Horri esker, unibertsitateak esperientzia bidezko ikasketa eta inguru profesionaleko pretakuntza identifikatu ditu etorkizuera begira indartu beharreko lan-ildotzat.

Prestakuntza duala eta txandakako prestakuntza: elkarrekin zerikusirik ez duten bi kontzeptu?

Txandakako prestakuntza (1)

Oinarian, honela defini dezakegu txandakako prestakuntza: prestakuntza-zentro batean eman beharreko denboraldiak eta enpresa bateko egonaldi ordainduak (lanpostu batean) uztartzen dituen metodologia didaktikoa. Haren helburua da ikasleen prestakuntza lanbide-esparru bateko jardunbide zehatzarekin bat etortzea.

(1) Estudiar y Trabajar: Formación en alternancia. laia mestres i Salud. Educaweb

Prestakuntza duala

Prestakuntza duala osagarritasun printzipioan oinarritzen da; inguru akademikoan ikastea eta ingurune profesionalean ikastea osagarritzat hartzen dira. Prestakuntza dualean, ikasten duen ikastun bat da ikaslea. Prestakuntza duala prestakuntza-sistema konplexua da. Beharrezkoa da zuzen antolatzea eta egituratzea txandakako prestakuntza-prozesua koherentea izan dadin, prestakuntza-aldia bi ingurutan banatuta dagoela kontuan hartuta.

Prestakuntza dualaren heziketa-testuingurua

Mondragon Unibertsitateak orientazio praktikoa du, eta, beraz, harremanetan dago etengabe lan-munduarekin, bai eta, jakina, hura osatzen duten enpresa eta erakundeekin ere. Hori dela eta, garrantzi handia ematen diegu txandakako prestakuntza dualari, eta enpresa eta erakundeetan praktikak eta proiektuak egiteari. Horretarako, gure ikasleek ikaste ari diren bitartean lan-erreaitatea ezagutzea sustatzen dugu.

Harreman estu horri esker, berehala eta etengabe izatn dugu enpresen egungo eta etorkizuneko beharren eta eskaeren berri; horren ondorioz, gure prestakuntza-eskaintza haietara egokitzen dugu, eta, horri esker, gure ikasleak lan-munduan neurri hangi batean eta azkar sartzea bermatzen dugu, hein handi batean.

Mondragon Unibertsitatean, lan-ingurune profesional batean trebatzeko aukera ematen diegu gure ikasleei, lanbide-ekintzako gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatu ditzaten. Aldi berean, prestakuntza-esperientzia profesional batean parte hartzeko aukera dute. Ikasleek ikasketak lanbide-jarduerarekin uztar ditzakete. Orain arte, ikasketak eta lana txandaka egitea esaten zitzaion; hemendik aurrera, txandakako unibertsiate-prestakuntza dualaren kontzeptu berrian sartzen da. Honako hauetan egin dezkete lan:

  • Inguruko enpresa eta erakundeetan
  • Unibertsitateko departamentuetan

Horrela, ikasketak finantzatzeko laguntza-poltsa (beka) eskuratzeaz gain, ikasleak laneko gaitasunetan trebatzeko prestakuntza osagarria jasotzen du; hau da, prestakuntza-esperientzia profesionala.

Orobat, ikasleek enpresetan eta erakundeetan egiten dituzte praktikak; izan ere, Unibertsitatean jasotako prestakuntzaren osagarri garrantzitsua dira. Praktiken iraupena ikasketen araberakoa izaten da. Nolanahi ere, ikasle bakoitzaren garapenari zuzeneko segimendua egiten zaio kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutorearen aldetik, baita ikasleak praktikak egiten diharduen enpresaren edo erakundearen aldetik ere.

Mondragon Unibertsitateko ikalseek inguruko enpresaren edo erakunderen batean egiten dute ikasketa-amaierako proiektua. Modu horretan, ikasleek tituluan zehar bereganatu dituzten ezagutzak praktikan jartzeko aukera dute, lanbide-jardunean izango dituzten errutinetara ohitzeaz gain. talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, etab. Ikasketa-amaierako proiektuak osagarri praktiko bikaina dira, baita gradukoak zein masterreko ikasketak burutzeko modua ere. Proeiktuek urtebete iraun dezakete -batik bat graduo tituluetan-, edo sei hilabete, gutxi gorabehera. Proiektu guztiek Unibersitateko arduradun baten eta enpresako edo erakundeko beste baten tutoretza dute.

Gero eta globalagoa den testuinguru honetan, Mondagon Unibertsitateak hezkuntza-eredua nazioartera zabaltzea bultzatzen du. Ildo horretan, gero eta ikasle gehiagok izan dezakete praktikak eta proiektuak atzerrian egiteko aukera, enpresekin eta erakundeekin edo nazioarteko unibertsitateekin sinatutako hizarmenei esker; itunok ikasleak atzerrira joatea ahalbidetzen dute.

Prestakuntza duala MENDEBERRI 2025 esparru pedagogikoaren testuinguruan

Azken urteetan, lanbide-heziketa eta unibertsitate-prestakuntza lanbide-esperientziarekin uztartzeko hainbat esperientzia sortu dira herrialde askotan. Lanbide-esperientzia garrantzitsuagoa da gaitasunetan oinarritutako ereduetan. Eredu honen oinarria Work-Based Learning (WBL) ikasketa metodologia da; hartan, ingurune profesionala ikasketa-prozesuaren osagai garrantzitsu bat da.

Lanbide-esperientzian oinarritutako ikasket esperientzian oinarritutako ikasketaren (experience-based learning / experiential learning) azpiatal bat da. Benetako lan-ingurune batean ikasteko aukera ematen du; alegia, ondasun eta zerbitzuen benetako produkzioan gauzatzen den ikasketa da, ordaindua ala ordiandugabea izan. WBLaz hitz egiten dugunean, lanbidean oinarrituta hezkuntza prestakuntzarekin uztartzen duen metodologiaz ari gara.

Laneko ikasketa experiential learning delakoaren bitako ereduetako bat da; esaterako, etxeko, komunitateko eta curriculumetik kanpoko jardueren bidezko ikasketak beste eredu batzuk dira. Dewey-k (1975) esperientzia bidezko ikasketaren oinarrizko printzipioak zehaztu zituen, eta Kolb-ek (1984) egokitu egin zituen. Printzipio horiek ez dira WBLrako soilik; izan ere, helduen ikasketarako eta zerbitzu-ikasketarako ere balio dute, besteak beste. Teoria horri jarraituz, ikasketa esperientziaren bidez eratzen da; hau da, eginez ikasten da. Horretarako, beharrezkoa da ikasleek euren ikasketa-prozesuan parte-hartze aktiboa izatea. Horrenbestez, ikaleek bizitzen dituzten esperientziak, konkretuak edo abstraktuak (adibidez, irakurri edo entzun duten zerbaiti buruz), ezagutza bihurtzen dira, betiere, bi modu ahietako baten bidez garatzen badira: bizi izandako esperientziari buruz pentsatu eta hausnartuz, edo jasotako informazioa aktiboki probatuz (2)

(2) Mondragon Unibertsitateko MENDEBERRI 2025 esparru pedagokioa / UNESCO-UNEVOC / FTParen joera nagusiak berrikusten

Esparru arautzailea eta oinarrizko araudia

 

Prestakunta dualaren onarpena titulu osora edo haren ibilbide batera hedatu ahal izango da.

Onarpen hori lortzeko, ikasleek graduko kredituen %25-50 egin behar dute gutxienez, eta masterreko kredituen %40 edo, gutxienez, 30 ECTS kreditu enpresan.

 

Unibertsitate-ikasketa ofizialen antolaketa berria (Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrua eraikitzeko prozesuak behartu zuena), honako lege eta dekretu hauen bidez jarri da abian: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren aldaketa ekarri duena, eta aurrekoa garatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua, otsailaren 2ko 43/2015 Errege Dekretuak aldatu duena. Antolaketa berrian bereziki nabarmendu da unibertsitate-ikasleek kanpo-praktikak egitearen garrantzia. Graduko ikasketa planek "ikasleak bereganatu behareko prestakuntza teoriko eta praktiko osoa" kontuan artuko dutela dio araudiak, eta horren barruan aipatzen dira "kanpo-praktikak" (12.2 artikulua). Araudiaren arabera, "kanpo-praktikak programatzen badira, horiek tituluaren kredituen ehuneko 25 har ditzakete gehienez eta ikasketa-planaren bitgarren erdian eskaini beharko dira ahal bada" (12,6 artikulua).

Ildo beretik, abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuaren bidez onartutako Unibertsitate Ikaslearen Estatutuak bere 8. artikuluan onesten duenez, Graduko ikasleek "praktikak egiteko aukera izateko eskubide dute, curriculumekoak edo curriculumetik kanpokoak; praktikok kanpoko erakundeetan eta Unibertsitateko ikastegietan, egituretan edo zerbitzuetan egin daitezke, aurreikusitako modalitatearen arabera eta prestakuntza-helburuetarako baliagarriak izango direla bermatuta" (f atala). Era berean, eskubidea dute "ikasketa-planean aurreikusitako kanpo-praktiketan tutoretza akademiko eta profesional eraginkorra izateko" (g atala)

592/2014 Errege Dekretuak hainbat alderdi garatu, zehaztu eta argitzen ditu, hala nola, praktiken helburuak, erakunde laguntzaileak eta hartzaileak, baldintzak, tutoretzak eta hezkuntza-lankidetzako hizarmenen edukiak. Halaber, araudiak sustatu egin behar du praktiketako ikasleak administrazio pulikoen eta enpresa pribatuen esparruetan aritzea; etorkizuneko profesionalen enplegagarritasuna bultzau behar du, haien ekiteko, sortzeko eta berritzeko gaitasuna sustatu; eta ezagutzaren gizartean oinarritutako eraldaketa ekonomikoarekiko konpromisoari erantzun.

Gaur egun, Alemanian eta Frantzian ez bezala, ez dago unibertsitate-prestakuntza dualerako esparru arautzailerik. Aitzitik, badago lanbide-heziketa dualerako, 1529/2012 Errege Dekretuak eta Eusko Jaurlaritzaren 83/2015 Dekretuak arautzen baitute. Arau horien helburua da lanbide-heziketa duala Espainian eta EAEn pixkanaka ezartzeko oinarriak zehaztea. Ildo horretan, honela definitzen da lanbide-heziketa duala: enpresan eta prestakuntza-zentroan ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuak konbinatuz, pertsonen lanbide-gaikuntza lortu nahi duten prestakuntza-arloko ekintza eta ekimenen multzoa.

Mondragon Unibertsitateko prestakuntza dualaren curriculum-eredua

Prestakuntza duala prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jardueratzat hartzen da.

Unibertsitate-tituluen curriculum-ereduan, prestakuntza duala graduko tituluen eta masterren barruko prestakuntza-ibilbidetzat hartzen da. Zenbait kasutan, prestakuntza dualaren ibilbidea hezkuntza-proposamen bakarra izango da, orduan, titulu horiek dualak izango dira.

Mondragon Unibertsiatean, unibertsitate-prestakuntza dualaren esparruak elementu hauek ditu:

Modalitatea, eredua eta plangintza

Prestakuntza dualaren modalitatea sailkapen honen arabera zehazten da:

  • Prestakuntza prestakuntza-zentroan
  • Presakuntza, enpresaren edo erakundearen parte-artzearekin
  • Prestakuntza baimendutako edo akreditatutako enpresa edo erakunde batean eta prestakuntza-zentroan
  • Prestakuntza-zentroak eta enpresak edo erakundeak partekatutako prestakuntza
  • Prestakuntza enpresan edo erakundean

Txandakako eredua (prestakuntza-aldiak prestakuntza-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzea) eta haren plangintza honela zehazten dira:

  • PARTZIALA: prestakuntza egunean bertan (goiza / arratsaldea) edo astean (3 egun / 2 egun) txandakatzen denean
  • TRINKOA: prestakuntza-zentroan eta enpresan prestakuntza-aldi luzeagoak txandakatzen direnean (3 hilabete / 3 hilabete, 6 hilabete / 6 hilabete)

Mondragon Unibertsitateko unibertsitate-prestakuntza dualak ezaugarri hauek ditu:

DEFINIZIOA

Prestakuntza duala prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jardueratzat hartzen da

  • Unibertsitateko prestakuntza eta erakunde edo enpresako prestakuntza curriculumean txertatuta daude.
  • Unibertsitateak eta erakundeak edo enpresak ikaslearen ikasketa-prozesuko PRESTAKUNTZA-IBILBIDEA zehazten dute elkarrekin, prestakuntza-aldiak unibertsitatean eta erakundean edo enpresan txandakatuz.
  • Beharrezkoa da prestakuntza-aldiak erakundean edo enpresan eta prestakuntza-zentroan txandakatzea.
  • Ez da prestakuntza-programa osagarri bat, edo ezagutzak eta trebetasunak errealitateko ingurune batean erabiltzeko programa bat.
  • Curriculuma ikastean lortutako gaitasun eta emaitza batzuk erakunden edo enpresan garatu eta ebaluatzen dira.
  • Zenbaitetan, erakundean edo enpresan, ikasketa-prozesuaren beste gaitasun eta emaitza osagarri batzuk ere lantzen dira.
MODALITATEA Erakundeak edo enpresak eta unibertsitateak partekatutako prestakuntza
EREDUA

Partziala: Lanaldi-erdia unibertsitatean eta lanaldi-erdia erakunean edo enpresan.

Trinkoa: Prestakuntza-aldi trinkoak txandakatzen dira unibertsitatearen eta erakunde edo enpresaren artean (3 egun / 2 egun, 3 hilabete / 3 hilabete)

PLANGINTZA

Txandakako prestakuntza graduko 1. edo 2. mailan hasten da, baina komeni da unibertsitatean prestakuntza-aldi bat izatea hasieran. Prestakuntza-aldi hori desberdina izan daiteke tituluko ezagutza-arlo bakoitzean.

Masterreko tituluetarako, txandakako aldiak masterraren hasieran hasiko dira; hala ere, erabaki daiteke hasieran unibertsitatean prestakuntza-aldi bat egin behar dela.

Beharrezkoa da txandakako aldiak elkarren segidan egitea. Zenbait titulutan, aurreikusita dago erakundeko edo enpresako prestakuntza-aldiak denboraldi baterako etetea, ikasleak egonaldi bat egin dezan atzerrian.

Curriculum-esparrua

  • Enpresako edo erakundeko prestakuntza-aldiaren guztizko iraupena zehazten da, ikasketen guztizko iraupenarekiko.
  • Curriculumaren baitako prestakuntza-jardueratzat onartutako edo akreditatutako kredituen ehunekoa zehazten da.
  • Enpresako edo erakundeko aldirako prestakuntza-plana curricuumean nola txerta daitekeen zehazten da, eta zer ikasgai eta modulutan sartzen den.
  • Graduan edo masterrean prestakuntza duala derrigorrezkoa edo borondatezkoa den zehazten da, baita ikaslea ibilbide batetik bestera alda daitekeen ere (ibilbide bat baino gehiago egonez gero).
%ECTS(3)

Graduko ECTSen %25 baino gehiago, txandakako prestakuntza hasi zenetik.

Masterreko ECTSen %40 baino gehiago, txandakako prestakuntza hasi zenetik.

ENPRESAKO PRESTAKUNTZA Araututako denboraren %30 baino gehiago.
CURRICULUMEAN SARTZEA
  • Enpresako edo erakundeko prestakuntza-planean lortu beharreko ikasketa-emaitzak (IE) zehazten dira.
  • IE horiek tituluko gaitasunen eta ikasketa-emaitzen mapan zehaztuta daue, edo erlazionatuta daude tituluko gaitasunekin.
  • Tutore akademikoak, ikasleak eta enpresak edo erakundeak ebaluatu eta egiaztatzen dituzte IEak.
  • Ikasketa-planean txertatutako ikasgai edo modulu baten kredituak ematen dira.
  • Prestakuntza-plana Tituluaren Gehigarri Europarrean (TGE) sartzen da.
DERRIGORREZKOA/ BORONDATEZKOA

BORONDATEZKOA / DERRIGORREZKOA (Modalitate DUALeko tituluetan soilik).

IBILBIDE BATETIK BESTERA ALDATZEKO AUKERA DAGO? BAI / EZ (Ibilbide DUALeko tituluetan soilik).

(3) Enpresan edo erakundean garatutako prestakuntzaren hasieratik (1. edo 2. maila) ebaluatutako kredituak zenbatzen dira. Enpresan edo erakudean bertan karrera-amaierako proiektua egitea ere sartzen da.

Tutorizazioa eta jarraipena

  • Enpresako edo reakundeko tutorearen eta tutore akademikoaren zereginak zehazten dira.
  • Enpresako edo erakundeko tutoreak ziurtagiririk/akreditaziorik behar duen zehazten da, eta zer baldintza bete behar dituen: akreditazioa, hasierako prestakuntza-programa baten bidez; irakasle-figuraren akreditazioa (adibidez, irakalse elkartua), etab.
  • Zehazten da nola egin behar duen tutore akademikoak ikaslearen jarraipena enpresan edo erakundean.
  • Ikasleak enpresan edo erakundean ematen duen denborari buruz egin behar dituen deskarguak zehazten dira.

 

TUTOREEN ZEREGINA (AKADEMIKOA / ENPRESA EDO ERAKUNDEKOA) ENPRESAKO EDO ERAKUNDEKO TUTOREAREN ZIURTAGIRIA EDO AKREDITAZIOA TUTORE AKADEMIKOAREN BISITAK ENPRESAN EDO ERAKUNDEAN DESKARGUAK

Tutore akademikoa:

  • Prestakuntza-plana zehazten du.
  • Informazioa ematen die ikasleari eta enpresari edo erakundeari
  • Jarraipena egin eta prestakuntza-plana betetzen dela bermantzen du
  • Ikaslearen ebaluazioa egiten du

Enpresako edo erakundeko tutorea:

  • Prestakuntza-plana zehazten du
  • Prestakuntza-planaz arduratzen da
  • Ikaslearen ebaluazioa egiten du
BAI (Zirutagiria eman dakioke tutoreari, hasierako prestakuntza-programa baten bidez. Enpresako edo reakundeko tutorea irakasle elkartu gisa akredita diateke). Tutorea gutxienez urtean bitan joaten da enpresara edo erakundera (aldiaren erdian eta amaieran) ikaslea ikustera. Ikasleak deskargu bat egiten du gutxienez sei hilean behin (eta ahal dela, bat tartean).

Prestakuntza-planaren eta ebaluazioaren definizioa

  • Ikasleak enpresan edo erakundean jarraitu behar duen prestakuntza-plana nork eta nola zehaztu behar duen adierazten da.
  • Ikaslearen ebaluazioa nork eta nola egin behar duten zehazten da.
PRESTAKUNTZA-PLANAREN DEFINIZIOA IKASKETAREN EBALUAZIOA
  • Tutore akademikoak eta enpresako edo erakundeko tutoreak zehazten dute.
  • Prestakuntza-planak bat etorri beharko du ikaslearen profilarekin / espezialitatearekin.
  • Ikasleak egin beharreko jarduerak enpresan edo erakundean egunero egiten diren lan, prozesu eta dinamiketan sartuko dira.
  • Tutore akademikoak, enpresako edo erakundeko tutoreak eta ikasleak egiten dute
  • Ebaluazioa egiteko, enpresan edo erakundean egindako jarduerak eta prestakuntza-planean zehaztutako helburuak hartuko dira haintzat.
  • Gaitasun teknikoak zein zeharkako gaitasunak ebaluatuko dira.

Hautaketa, esleipena eta administrazio esparrua

  • Ikasleak prestakuntza duala egiteko egokiak diren enpresen edo erakundeen profila eta sektorea zehaztuko dira.
  • Enpresak edo erakundeak nork eta nola aukeratzen dituen zehazten da.
  • Ikaslea nork eta nola aukeratu eta esleitzen dituen zehazten da.
  • Zer administrazio-/kontratu-formula erabiliko den zehazten da.
  • Ikaslearen ordainsaria eta estaldurak zehazten dira.
  • Ikaslearen eta enpresaren edo erakundearen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira.
NORK ETA NOLA AUKERATZEN DU ENPRESA EDO ERAKUNDEA NORK ETA NOLA AUKERATZEN DU IKASLEA? HITZARMENA / KONTRATUA ORDAINSARIA
  • Enpresak edo erakundeak prestakuntza-proiektua proposatzen du.
  • Prestakuntza-zentroak prestakuntza-proiektua eta enpresa edo erakundea zehaztu eta balioztatzen ditu.
  • Ikasleak enpresa edo erakundea aukeratu dezake.
  • Interesa duten ikasleek parte hartzea eskatzen dute (ez da beharrezkoa modalitate duala soilik duten tituluetan).
  • Unibertsitateak aurrez hautatutako ikaslearen CVari buruzko informazioa ematen dio enpresari edo erakundeari.
  • Enpresak edo erakundeak hautagaia balioztatzen du (elkarrizketaren edo taldeko dinamiken bidez, beharezkoa izanez gero).
  • Hezkuntza-kooperazioari buruzko hitzarmena (zenbait kasutan, kontratua, enpresak edo erakundeak hala eskatzen badu)

GEP(4)

525€/hil (Gradua)

625€/hil (Masterra)

(Kooeratibako lan-arauak - Lanaldi erdirako beka).

MUE

LGStik gorakoa (Enpresaren edo reakundearen arabera)

(4) 2016-2017 ikasturteko erreferentzia

Mondragon Unibertsitateko prestakuntza dualaren eskaintza

Modalitae dualean eskainitako tituluak

2017-2018 ikasturtean, Mondragon Unibertsitatean, graduko 10 tituluk eta 6 unibertsitate-masterrek prestakuntza dualeko edo txandakako prestakuntzako ibilbidea dute, egiaztatuta eta akreditatuta. Ibilbideak tituluen egiaztapen memorietan eta akreditazio-autotxostenetan behar bezala jasota daude.

Dualak diren edo ibilbide duala duten graduko tituluen edo unibertsitate-masteren eskaintza honako hau da:

GRADUAK

UNIBERTSITATE MASTERRAK

Ibilbide dualean matrikulatutako ikasleak