Web edukia bistaratu

Bekak eta diru laguntzak

Web edukia bistaratu

Bekak eta dirulaguntzak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAn ikasteko arazo ekonomikoak oztopo ez izatea da gure printzipioetako bat. Horretarako beka, laguntza programa zabala eta finantziazioa eskaintzen dizuegu.

  Beka eta Diru-laguntza ofizialak   Beka eta Diru-laguntza Propioak
O1 Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak, Master ofizialak barne. (Eusko Jaurlaritza) P1 Batxilergoan ohorezko matrikula ateratzeagatik laguntza
O2 Izaera orokorreko beka (Hezkuntza Ministerioa) P2 Giza-eskuragarritasun laguntza
O3 Prezio Publikoen Salbuespen eta Murrizketen Laguntza P3 Departamentuetan Heziketa Jarduera eta Laguntzarako Lankidetza bekak
O4 Nazioartean mugitzeko bekak (Informazio gehiago) P4 Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza programa
O5 Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza programak (Eusko Jaurlaritza) P5 Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako diru-laguntzak
O6 Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak eta laguntzetarako deialdia (Eusko Jaurlaritza) P6 BEKABIDE, ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat
    P7 Basque Culinary Center Fundazioko laguntza propioak
    P8 Hezkuntza-arlotik lan-arlora igarotzeko eta ekintzaile izateko beka programa

 

 

  Beka eta diru-laguntza ofizialak Beka eta diru-laguntza propioak
GOI ESKOLA POLITEKNIKOA
  O1 O2 O3 O4 O5 O6 P1 P2 P3 P4 P5 >P6 P7
Gradua x x x x     x x x     x  

Masterra

x x x x         x     x  
Doctoretza       x x         x   x  
Goi Mailako Heziketa Zikloak       x   x     x   x x  
ENPRESAGINTZA FAKULTATEA
  O1 O2 O3 O4 O5 O6 P1 P2 P3 P4 P5 P6 P7
Gradua x x x x     x   x     x  
Masterra x x x x         x     x  
Doctoretza       x x         x   x  
Goi Mailako Heziketa Zikloa       x   x     x     x  
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA
  O1 O2 O3 O4 O5 O6 P1 P2 P3 P4 P5 P6 P7
Gradua x x x x     x x     x  
Masterra x x x x         x     x  
Doctoretza         x         x   x  
GASTRONOMIA ZIENTZIEN FAKULTATEA-BASQUE CULINARY CENTER
  O1 O2 O3 O4 O5 O6 P1 P2 P3 P4 P5 P6 P7
Gradua x x x x     x   x     x x

Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

 

Harremanetarako
Pertsona

Goi Eskola Politeknikoa


 

Harremanetarako
Pertsona

Enpresagintza Fakultatea


 

 

Harremanetarako
Pertsona

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea


 

Harremanetarako
Pertsona

Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center


 

Finantziazioa

Urriaren 6an Mondragon Unibertsitateak eta Laboral Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten goizean, zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei ikasketak ordaintzen laguntzeko.

Hitzarmenaren arabera, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleei baldintza bereziak jarriko zaizkie –interes tasa egokiak eta komisiorik gabe– ikasturtearen kostua finantzatzeko, matrikula, mantentzea, garraioa eta materiala barne hartuta, baita nazioarteko mugikortasuna ere, Erasmus edo bestelako programen bidez.

Era berean, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek berme pertsonaleko mailegu bat eskuratu ahalko dute ikasi nahi duten graduaren, masterraren edo doktoretzaren kostuari aurre egiteko.

Bi erakundeen arteko hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du –2018ko irailaren 15era arte –, baina luzatzeko aukera zabalik utzi dute.

Finantziazio hau eskuratu ahal izateko, Laboral Kutxak dituen edozein sukurtsaletara hurbildu behar da eta bertan emango zaizue informazio osoa.