Ikerketa eta Transferentzia eredua

IKERKETA EREDUA

Gure ikerketa eredua, erakundeei transferitutako ezagutzan zentratzen da, bereziki, enpresari. Zentzu honetan, gure helburu garrantzitsuena, ehun ekonomikoari balioa aportatzea da, hurrengo aspektuetan konponbide berritzaileak garatuz: negozio berrien garapena, pertsonen kudeaketa estrategikoa edo merkatu berrien garapena , bezeroarekiko orientazioaren bidez. Gure nortasunaren ezaugarri bat akzioa da; hau da, arazoen ebazpenei, ezagutza, modu eraginkorrean aplikatzeko gaitasuna.

Honetarako, erakundeekin batera, arazoaren egituraketa berean hasten den prozesu bat garatzen dugu, enpresekin pentsamendu estrategikoko espazioak partekatuz. Honi esker, posible da, elkarrekin egingo den akzio bide bat identifikatzea. Hau, martxan jarriko da ikerketa eta transferentzia proiektu zehatzen bitartez. Zentzu honetan, enpresak kolaboratzaile bezala sentitzen ditugu, partner moduan, euren kudeaketa eta ekintzailetza arazoen ebazpenean. Horregatik eurekin lantzen dugu arazoaren konponbidearen diseinutik abiatuta, honen burutzapeneraino.

Hau gauzatzeko, hiru ekintza jartzen ditugu martxan; ikerketa, transferentzia proiektuak eta prestakuntza. Unibertsitate ekosistemak, ahalbideratu egiten digu, tresna ezberdin hauek erabili ahal izatea, berauek konbinatuz, ikasleen partaidetzarekin batera (doktoregaiak, Master eta Graduen ikasleak eta abar). Guzti honen helburua, erakunde bakoitzarentzako erantzun ideala bilatzea da. Hain zuzen ere, gure proposamenaren oinarriko elementuetako bat, hau da: Unibertsitate ekosistema ahaltsuaren egokitzeko gaitasuna erakunde bakoitzaren errealitatera.

Aplikatutako metodologien zorroztasuna, gure ikerketa ereduaren beste funtsezko elementu bat da. Erakundeetan ekarpen gehigarriak egiten ditugu (ezagutza agenteak edo zerbitzu aurreratuen enpresak), eta arazoei konponbideak bilatzen dizkiegu beharrezkoa denean. Hauek gure premisak dira. Zentzu honetan, gure ikerketa kolaboratzaile eredua, ez dago bakarrik harreman berezia daukagun enpresekin erlazionatuta, baizik eta lotuta dago ere, gure jardueran garrantzitsuak izan daitezkeen gainontzeko erakundeekin.