Aliantza eta Plataformak

ALIANTZAK ETA PLATAFORMAK

Gaur egun, Reser-eko Council Board-eko kideak gara. Sare honetan, Europako zerbitzu aurreratuen ikertzaile garrantzitsuenak aurkitzen dira.

 

Urtero, sare honek hitzaldi bat antolatzen du Europako hiri batean eta hemen harremanetan jartzen dira esparru honetako ikertzaileak euren aurrerapen nagusienak partekatzeko. 2017ko irailean, gure fakultateak kongresu hau antolatu zuen Bilbon; bertan, 130 pertsonatik gora eta 100 paper baino gehiago egon ziren. Hitzaldiak balio izan zuen, besteak beste, Bilbo, zerbitzu aurreratuetan hiri erreferente bezala kokatzeko eta gure ikertzaileak erreferenteekin harremanetan jartzeko gure intereseko gaietan.