Encuentros de literatura

Encuentros de Literatura

Los Encuentros de Literatura (Literatur Topaketak) están organizados por la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de Mondragon Unibertsitatea. La razón principal de su creación fue el deseo de unir el mundo de la literatura con otros aspectos de la cultura.

Por medio de conferencias, mesas redondas, proyecciones y debates, año tras año, se han ido tratando de modo profundo pero a la vez entretenido, cada uno de los temas elegidos en cada edición.

Atrás

Encuentros de Literatura 2002: Literatura y humor

Encuentros de Literatura 2002
 

Evento

Encuentros de Literatura 2002: Literatura y humor

Fecha y hora

22 abril

Lugar

Eskoriatza

Encuentros de Literatura 2002: Literatura y humor

Datorren astean Literatura Astea egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aurtengoa apirilaren 22an hasi eta 26a arte luzatuko da. Egun horietan, umorea landu duten idazleak, antzezleak eta marrazkigileak izango ditugu Eskoriatzan.

HUHEZI galaz jantziko da datorren astean, Literatura Astearen IV. aldia aterpetzeko. Aurtengo asteak goiburu bat izango du: Literatura eta Umorea. Hori dela eta, beren lanean umorea erabiltzen duten artistek izango dute hitza Eskoriatzan.

Babes pribatua

Aurtengo Literatura Asteak babes publikoa eta pribatua izan ditu, lehenengo aldiz. Izan ere, bai Eskoriatzako Udalak eta bai inguruko zenbait enpresak (Alza, AZK, Fagor Automotion, Fagor Ederlan, Fagor Elektratresnak eta Tesa) diruz lagundu diote Literatura Asteari. Antolatzaileontzat garrantzitsua da, oso, babes hau, urteetan egindako lan onaren onespena erakusten du-eta.

Historia apur bat

Arantza Ozaeta aste honetako antolatzaile nagusiak honela gogoratzen du Literatura Astearen historia: Badira lau urte abentura honetan sartu ginela. Hasierako urte hura gogoratzen dut orain oso apala izan zela konbidatu aldetik, soilik bi idazle etorri ziren klaseko eskolak osatu aldera: Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide, eta hitzaldia gelan eman zuten Humanitateko ikasleei soilik. Saio haiek arrakastatsu izan ziren, idazleen eskola partikular bat jasotzea bezalakoa izan zen hura eta ikasleen harrera bero hark zabaldu zuen gure ikusmira.

Hurrengo urtean literatura astea antolatu zen, baina egunero idazle bat edo literaturan aditu bat genuela. Orduan izan ziren: Koldo Izagirre Literatura eta kartzela errezitaldi ederrarekin; Aitzpea Azkorbebeitia durangarrak Joseba Sarrionandiaren literaturgintza aztertu zuen; Mikel Garmendia itzultzaileak Manolito Gafotas itzultzeak eman zizkion burukominak kontatu zizkigun; eta Asier Serranok erakutsi zigun literatura eta musika hertsiki lotuak daudela askotan.

Egia esatera, bigarren urte hartan bi literatura aste antolatu behar izan genituen: bata arratsaldez eta beste goizez, bata Humanitateko ikasleentzat, beste Irakasletzakoentzat. Bigarren saio hartan izan ziren: Asier Serrano (hemengo ikaslea izan zenez, berriro etortzeko eskatu ziguten); Yolanda Arrieta, haur eta gazte literatura idazlea; Pello Añorga ipuin kontalaria; eta, azkenik, mahai inguru batean, literatura aldizkarien gaia jorratu zen: Hegoaldetik Putz aldizkarikoek hartu zuten parte, eta Iparraldetik, Luzien Etxezaharretak Maiatz aldizkariaz ele egin zuen.

 

Agenda / Programa

  • Apirilaren 22an, Jon Alonso idazleak hitz egingo du: Umorea eta literatura: testu batzuk. Arratsaldeko 19:00etan.
  • Apirilaren 23an, Arantxa Iturbe idazleak egingo du berba: Umorea behar da gero (euskal) idazlea izateko!. Arratsaldeko 19:00etan.
  • Apirilaren 24an, Iban Zaldua idazlea mintzatuko da: Irakurraldi bat euskal literaturaren, umorearen eta ironiaren inguruan. Goizeko 11:30ean.
  • Apirilaren 25ean, Ander Lipus komerianteak antzeztuko du: Ardoaz. Arratsaldeko 19:00etan.
  • Apirilaren 26an, Kike Amonarriz umoregileak, Asisko Urmeneta marrazkilariak eta Antton Olariaga marrazkilariak hitz egingo dute: Hitz aspertuan dibertitzeko manerak. Goizeko 11:00etan.