Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzera

Literatur Topaketa 2013: Pre(nt)sa (z)ko literatuta

Literatur Topaketa 2013
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2013: Pre(nt)sa (z)ko literatuta

Data eta ordua

October 8

Kokapena

Aretxabaleta eta Eskoriatza

Literatur Topaketa 2013: Pre(nt)sa (z)ko literatuta

Literatura eta kazetaritza -eta kazetaritzak dakarren presa- izango dira aurtengo Literatur Topaketetak jorratuko dituen gaiak. Horretarako, bi esparru horiek batuko duen izenburua proposatu dute Humanitate eta Hekzuntza Zientziako Fakultateko antolatzaileek: "Pre(nt)sa (z)ko literatuta".

Urriaren 22an eta 24an egingo diren jardunaldien xedea da aztertzea, lau adituen hitzak baliatuta, nola ezkontzen diren kazetaritza eta literatura, eta hausnartzea ea posible den uztartzea idazteko eta irakurtzeko plazerra, kazetaritzak eskatzen duen presa eta azkartasunarekin.

Literatut Topaketen 14. edizio honek ekarriko ditu, gainera,  berrikuntzak. Batetik, lehenengoz, HUHEZik dituen bi campusetan egingo dira hitzaldiak, hain zuzen ere, Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetan. Bestetik, bi egunetara ekarriko da egitaraua: lehenengo egunean, urriaren 22an, Aretxabaletan, goizez izango dira hitzaldiak, eta, aldiz, bigarren egunean, urriaren, 24an, Eskoriatzan, arratsaldez.

-------

Erreportajea MUtelebistan.

 

Agenda / Programa

URRIAK 22, ASTEARTEA, ARETXABALETAKO CAMPUSEAN

  • 10:15. Agurra eta aurkezpena.
  • 10:30. Xabier Gantzarain. Idazlea. Bloglaria. Zutabegilea. Sortzailea. Bera izatea zaila izan denean ere, bera izaten dakien idazlea.
  • 12:00. Anjel Lertxundi. Idazlea. Zutabegilea. Gidoilaria. Egunero idazten badu ere, patxada iradokitzen duen idazlea.

URRIAK 24, OSTEGUNA, ESKORIATZAKO CAMPUSEAN

  • 15:00. Lorea Agirre. Kazetaria. Zutabegilea. Euskal kulturaren urgentziez hausnartu duen kazetaria.
  • 16:00. Lander Garro. Idazlea. Sortzailea. Bloglaria. Twitterlaria. Gidoilaria. Argazkilaria.  140 karakteretan poeta um fingidor ez dela erakutsi duen idazlea.