Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzealdea

Literatur Topaketa 2005: Literatura y bidaia

Literatur Topaketa 2005
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2005: Literatura y bidaia

Data eta ordua

March 8

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2005: Literatura y bidaia

Gaur goizean aurkeztu da aurtengo Literatura Astea Eskoriatzan. Aurtengo gaia bidaia izango da. Lehen aldiz, gainera, Literatura Astea Arrasatera joango da egun batez. Humanitate eta Komunikazioko ikasleek, azkenik, blog bat sortu dute Literatura Astearen berri emateko.

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, gaur aurkeztu du Literatura Astearen VII. aldia, eta horrek izango du gai nagusi Literatura eta Bidaia.

Mondragoen
Lehen aldiz sortu zenetik, Literatura Astea irten egingo da Eskoriatzatik, eta irekiko ditu ateak Arrasaten. Hori izango da martxoaren 10ean, Monterron jauregian. Egun horretan Roge Blasco Radio Euskadiko esatari ospetsua izango da hizlari, Ana Mª Briongos bidaiari katalanarekin batera.

Arratsaldeko 20:00etan hasi eta bi orduz, Radio Euskadik irratsaio bat egingo du zuzenean, Literatura Astea baliaturik. Levando Anclas izango da, biharamonean irratsaio horrek 21 urte beteko baititu. Irratsaioaren lehen ordua Roge Blascok eta Ana Mª Briongosek beteko dute. Bigarren orduan, berriz, beste gonbidatu hauek izango dira: Ander Izagirre, Zigor Aldama, Patxi Irurzun eta Nacho Martin, denak ere bidaiari handiak.

Egun horretan sarrera doan izango da, eta denek izango dute aukera ikusteko nola egiten den irratsaioa zuzenean.

Eskoriatzan
Martxoaren 14tik 18ra bitartean, berriz, Literatura Astea Eskoriatzara itzuliko da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera.

Blog eta guzti
Aurtengo Literatura Asteak badu beste berrikuntzarik. Beñat Azurmendi irakasleak lagunduta, Humanitate eta Komunikazioko ikasleek blog bat prestatu dute Blogger zerbitzua erabilita, Literatura Astearen berri emateko.

Literatura Asteak dirauen bitartean, ikasleek berek elikatuko dute bloga, eta hor emango dute astearen berri.

 

Agenda / Programa

  • Martxoaren 14an. Jon Arretxe: "Mundua zazpi koloretan". Arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 15ean. Anjel Lertxundi: "Literatura beti bidaia baita". Arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 16an. Harkaitz Cano: "New York: gosaria diamanterik gabe". Goizeko 11:30etan.
  • Martxoaren 17an. Patxi Zubizarreta, Jabier Muguruza, Txema Garcés eta Joseba Loinaz "28 letra eta 7 nota munduaren itzulia egiteko". Arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 18an. Fakultateko ikasleek eskainita, "Hitzak lagun, bidaia dezagun". Goizeko 11:30etan.