Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzealdea

Literatur Topaketa 2004: Literatura eta filosofía

Literatur Topaketa 2004
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2004: Literatura eta filosofía

Data eta ordua

March 4

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2004: Literatura eta filosofía

Gaur goizean aurkeztu da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Literatura Astearen VI. aldia. Aurten gai nagusia izango da Literatura eta Filosofia, eta horretarako antolatzaileek kontuan izan dute aurten ospatzen dela bigarren mendeurrena Immanuel Kant filosofoa hil zela.

HUHEZIk berak eta UEUk antolatu dute aurtengo Literatura Astea, elkarlanean. Aurkezpenean esan dutenez, “aurtengo gaia saiakera da, pentsamenduarekin, filosofiarekin harremanetan jartzen gaituen gaia. Eta bereziki Immanuel Kant filosofoarekin jarri nahi dugu harremanetan, guk ere partaide izan nahi dugu-eta munduan zehar egiten ari zaizkion ekitaldietan”.

Egitaraua

Aurtengo Literatura Astea martxoaren 8an hasiko da, eta 12an amaitu. Hitzaldi eta mahai inguru guztiak izango dira Fakultateko Areto Nagusian, Eskoriatzan bertan.

Immanuel Kant, euskaraz

Oharkabean bezala, lan dezente egin da azken urteotan Immanuel Kant filosofo alemanaren lanak euskeratzeko.

  • Arrazoimen Hutsaren Kritika. Kanten libururik garrantzitsuenetako bat, non aztertu nahi zuen formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara. Liburu hau Ibon Uribarrik euskaratu zuen, Pentsamenduaren Klasikoak bilduman.
  • Prolegomenoak. Lan hau ere euskaratuta dago. Fernando Mendizabalek itzuli zuen, Pentsamenduaren Klasikoak bilduman.

Beste zenbait lan, Kanten gainean

Euskaraz argitaratu dira beste lan batzuk Immanuel Kant gai hartuta. Eta hor lan handia egin du Jakin aldizkariaren Jakin Irakurgaiak izeneko bildumak, Joxe Azurmendik zuzendua. Bilduma horretan aurki ditzakegu:

  • Immanuel Kant: Bizitza eta Filosofia, Ibon Uribarrik idatzita.
  • Kant eta Hegel: Gerra eta Bakeaz Gogoetak, Hans Christian Lucas-ek idatzia eta Ibon Uribarrik euskaratua.
  • Kanten Ezagutzaren Teoria, hau ere Ibon Uribarrik idatzia.
 

Agenda / Programa

  • Martxoaren 8an, Fito Rodriguez idazlearen hitzaldia: “Kant, Modernitatearen Maisua”. Arratsaldeko 19:00etan. Fito Rodríguezek aurkeztuko digu Immanuel Kant alderdi hollistikotik hartuta, aurkezpen orokor bat eginez.
  • Martxoaren 9an, Ignazio Aiestaran idazlearen hitzaldia: “Kanten Argiak eta Itzalak”. Arratsaldeko 19:00etan. Kant omen da lehen filosofo modernoa eta, hala ere, sekulako kritikak egiten dizkie beltzei, emakumeei, etorkinei. Zentzu horretan, Kant da gure kontraesanen ispilua.
  • Martxoaren 10ean, Laura Mintegi idazlearen hitzaldia: “Intelektual Kantiarra Munduari Beha”. Goizeko 11:30etan. Egiarekiko konpromisoaz eta beharraz hitz egingo du Laurak. Honen ustez, egon badago konpromiso hori, eta intelektualak bilatu egin behar du.
  • Martxoaren 11n, Joxe Azurmendi, filosofoa eta idazlea; eta Jon Sarasua, irakaslea eta idazlea: “Meditazioa Moderniaren Heriotzaz”. Arratsaldeko 19:00etan. Joxe eta Jon solasean arituko dira, gai librean. Jorratuko dituzte zenbait gai gizartea, filosofia, modernitatea, eta horren inguruan jardungo dute, puntuka.
  • Martxoaren 12an, Fakultateko ikasleak: “Filosofia Bizitzaz, Heriotzaz eta Amodioaz”. Goizeko 11:30etan. Ikasleek irakurriko dituzte hainbat testu, Literatura Unibertsaletik hartuta, Kantenak eta eurek sorturikoak.