Gertukom gertuko komunikabideak
Gertuko komunikabideen jardunaldia (Gertukom)
2013tik egiten den ekitaldi irekia da Gertuko komunikabidee jardunaldia (Gertukom). Helburu bikoitza du jardunaldiak: batetik, tokiko hedabiden gaineko ikerketak aurkezteko plaza izatea, eta, bestetik, hausnarketa eta eztabaidarako elkargunea eskaintza sektorearen protagonista guztiei, hala nola hedabideei eurei, administrazio publikoei eta unibertsitateei.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatzen du jardunaldia eta Aretxabaletako campusean egiten da urtero.
Gertukom 2014: Balio soziala I
Gertaera
Gertukom 2014: Balio soziala I
Data eta ordua
December 10
Kokapena
Aretxabaleta
Gertukom 2014: Balio soziala I
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatuta, Gertuko komunikabideen bigarren jardunaldia izango da 2014ko abenduaren 10ean. Jardunaldiaren helburua da Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko gertuko komunikabideen egoera ezagutzea eta ezagutaraztea, eta unibertsitatearen, sektorearen eta administrazioaren elkargune izatea.
Oraingo edizioan, euskarazko komunikabideen errentagarritasun soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektua aurkeztuko du Hezikom ikerketa taldeak. Halaber, 2013-2014 ikasturtean, Tokikom elkartearen laguntzarekin egindako beste ikerketa baten emaitzak ere aurkeztuko ditu, estreinakoz: euskal Pirinioetako euskarazko komunikabideen egoera aztertu eta ikusi zein aukera dagoen elkarrekin plataforma digital bat sortzeko. Kataluniako eta Andaluziako tokiko komunikabideei buruz egindako ikerketak ere ezagutuko dira, bertako ikerlarien eskutik.
Aurten, jardunaldiaren bigarren edizioa izango da. Iazkoa Tokikom elkartearekin batera antolatu zen, eta bertan eman ziren ezagutzera euskarazko tokiko komunikabideen erradiografiari buruzko datuak.
---------------
Eguneraketa:
- MUtelbistako erreportajea.
- Argazki galería.
- Aurkeztutako ponentziak:
- Piriniotako tokiko komunikabideen azterketaren aurkezpena. Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea).
- Tokikomen aurkezpena. Berrikuntza bat, praktika ona, erronkak... Urko Aristi, Tokikomeko Lehendakaria.
- Berria Taldearen aurkezpena. Iban Arregi (Berria taldea).
- Nola saretzen ari diren tokiko hedabideak. Kataluniako esperientziak. Josep Àngel Guimerà (Universitat Autònoma de Barcelona).
- Situación de los medios de comunicación de proximidad en Andalucia. Rentabilidad Social de los medios de proximidad en Andalucia.Victoria Gabilondo eta Rocio Monedero (Universidad de Málaga).
- Komunikabideen Balio Soziala (KOES) proiektuaren egoeraren aurkezpena. Aitor Zuberogoitia eta Txema Egaña (Mondragon Unibertsitatea).
Agenda / Programa
- 09:00-09:15 Agurra eta jardunaldien aurkezpena. Bego Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
- 09:15-09:35 Piriniotako tokiko komunikabideen azterketaren aurkezpena. Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea).
- 09:35-09:55 Tokikomen aurkezpena. Berrikuntza bat, praktika ona, erronkak... Urko Aristi, Tokikomeko Lehendakaria.
- 09:55-10:15 Berria Taldearen aurkezpena. Iban Arregi (Berria taldea).
- 10:15-11:00 Nola saretzen ari diren tokiko hedabideak. Kataluniako esperientziak. Josep Àngel Guimerà (Universitat Autònoma de Barcelona).
- 11:00-11:30 Atsedena.
- 11:30-12:15 Situación de los medios de comunicación de proximidad en Andalucia. Rentabilidad Social de los medios de proximidad en Andalucia. Victoria Gabilondo eta Rocio Monedero (Universidad de Málaga).
- 12:15-12:30 Komunikabideen Balio Soziala (KOES) proiektuaren egoeraren aurkezpena. Aitor Zuberogoitia eta Txema Egaña (Mondragon Unibertsitatea).
- 12:30-13:00 Administrazioaren aurkezpena. Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako sailburuordea).
- 13:00-13:30 Eztabaida, galderak.
- 13:30-14:00 Luntxa.