Gertukom gertuko komunikabideak

Gertuko komunikabideen jardunaldia (Gertukom)

2013tik egiten den ekitaldi irekia da Gertuko komunikabidee jardunaldia (Gertukom). Helburu bikoitza du jardunaldiak: batetik, tokiko hedabiden gaineko ikerketak aurkezteko plaza izatea, eta, bestetik, hausnarketa eta eztabaidarako elkargunea eskaintza sektorearen protagonista guztiei, hala nola hedabideei eurei, administrazio publikoei eta unibertsitateei.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatzen du jardunaldia eta Aretxabaletako campusean egiten da urtero.

Atzealdea

Gertukom 2013: Tokiko komunikabideen erradiografia

GERTUKOM 2013
 

Gertaera

Gertukom 2013: Tokiko komunikabideen erradiografia

Data eta ordua

November 23

Kokapena

Aretxabaleta

Gertukom 2013: Tokiko komunikabideen erradiografia

Tokiko euskal hedabideek hitzordua dute, azaroaren 26an, Aratxabaletako campusean. Izan ere, egun horretan, Tokikom tokiko euskal hedabideak batzen dituen elkarteak aurkeztuko baitu azken hilabeteotan egindako gogoeta txostena. Txosten horrek jasotzen ditu, alde batetik, euskarazko tokiko hedabideen egungo egoera deskribatzen duen azterketa sakona, eta, bestetik, finkatzen ditu, epe labur eta ertainerako, lan ildo posibleak. Gainera, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egingo den jardunaldia baliatuko da sektoreko eragileen artean eztabaida sustatzeko eta gogoeta bultzatzeko.

Aurkeztuko den txostenaren egikaritzan, protagonismo handia izan dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariek. Batetik, Eneko Bidegain, Txema Egaña eta Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko ikerlari eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek egin dute Gaztekom izeneko ikerketa. Bestetik, ekarpen handia egin diote testuari Nekane Goikoetxea Mondragon Unibertsitateko Hekzuntza graduko irakasle eta Sorguneak-eko ikerlariak eta Amaia Pavón Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleak.

Aipatutako Mondragon Unibertsitateko ikerlariekin batera, orpoz-orpo lan egin dute txosten horretan, besteak beste Alberto Barandiaren HEKIMEN euskarazko hedabide ez publikoen erakundeko zuzendariak, Haritz Solupe kultur-politiketan adituak, Joxe Rojas Topaguneko komunikazio arduradunak eta Mikel Irizar Tokikom-eko presidenteak.

--------------

Eguneraketa: jardunaldiko argazki galeria.

 

Agenda / Programa

  • 09:00 - Mikel Irizar (TOKIKOM): Aurkezpen orokorra.
  • 09:30 - Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI): Interes komuneko ikerketa lerroak.
  • 09:50 - Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI): Joeren gainean, toki-komunikabideen mapa.
  • 10:10 - Haritz Solupe: Finantzazio formulak, erakundeekiko harremana.
  • 10:30 - Alberto Barandiaran (HEKIMEN): Euskal Hedabideen Behatokia.
  • 10:50 - Atsedenaldia.
  • 11:00 - Prentsaurrekoa.
  • 11:30 - Eztabaida bertaratutako eragile guztien artean.
  • 12:30 - Amaiera.