Bi biktimen testigantza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Back

Bi biktimen testigantza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

biktimak

Bi biktimen testigantza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Abenduaren 11 eta 12an, Amaia Etxaniz eta Manoli Urritegi biktimen testigantzak entzun ditugu, Aretxabaletako campusean, Adi-adian programaren barruan.

2018·12·12

$titulo.getData()


Euskal Herriko gatazkak eragindako bi biktimen testigantzak izan ditugu atzo eta gaur Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Iaz hasitako esperientzia hau Eusko Jaurlaritzak antolatzen du Adi-adian programaren barruan.

Egitasmoak hainbat helburu ditu, hala nola lantzea bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa.

Atzo, asteartea, Amaia Etxaniz etorri zen, Batallón Vasco Español (BVE) taldeak 1980. urtean, Ondarroan, hil zuen Angel Etxanizen alaba. Gaur, berriz, Manoli Urritegi bertaratu da, ETAk 1991n hildako Jose Jabier Urritegiren arreba.